Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Haizeak eramana

2015-06-19

Haizeak eramana

Atzo arte, kaka ere zikinduko luketen zirin baldarrak ahoz obratzen genituen, konpainia ez agian oso noblean baina bai seguruan. Baldarkeriok inon idaztekotan, pareten bateko pintada anonimoan. Baina sare sozialetako konpai arteko giroak konfidantza eman zigunetik idatzizko jardunean, ai!, klasikoen abisua ahaztu genuen: scripta manent, verba volant (idatziak gelditu egiten dira [memorian], hitzek hegan egiten dute). Zapata Madrileko zinegotziak larrutik ikasiko ahal zuen.
A
hozkoa haizeak eramaten du. Hasiera batean, ordea, latinezko ditxo ezagunak justu kontrakoa esan nahi omen zuen: hitzek hegan egiten dute, alegia, zabaldu egiten dira eta denon belarrietara iristen; idatziak, aldiz, tinko gelditzen dira lapa batzuen gisa liburuetan. Baina sare sozialek irauli egin dutenez bai klasikoek esaldiari hasieran ematen omen zioten adiera eta baita gaur ematen dioguna ere, hobe dugu scripta volant, verba manent esaten hastea.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Mitxelena handiaren eleak dituk honakook, bertze alor batez ari zuan, baina idatzizkoaren garrantzia azpimarratzeko balio dezaketelakoan:

"La letra impresa acaba impresionando a los propios lingüistas" ("Idatziak hizkuntzalariak berak ere harritzen ditu". Barka itzulpen exkaxa)

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-20 @ 15:00
Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Aspaldidanik, ia-ia egunero, Podemos aurkako onartezinezko e-mailak eskuratzen ditut. Eguneroko kaka zaparradak dira saretik bidaiatzen diren mezu iraingarri horiek. Nik ez dakit zer egingo edo lortuko duten Podemosko kideek etorkizun batean, baina, zerbait on erdiesten badute Españaren politikan, batek baino gehiagok ipurtzuloan sartu beharko du bere mingain zikina. Sarean geratzen diren hitzak ez baititu haizeak eramaten, ez horixe!!


Permalink-a 2015-06-21 @ 17:25

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!