Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Korapiloa

2010-04-21

Permalink Euskara, 116 hitz  

Korapiloa

Orain gutxi, goizeroko egunkari-pasa neurotikoan ari nintzela, Madrilekoetan baino ikusi ez nuen erret dekretu baten albisteak bereganatu zuen nire arreta obsesiboa: azken aldian kontratatzen ari diren mediku atzerritarrek gaztelaniazko azterketak egin beharko dituzte, medikuok “gazteleraren ezagutza egokia” ziurta dezaten.

Albisteak ez baitzioen deus medikuntzaren ezagutza egokia ziurtatzeaz, zain gelditu nintzen. Osakidetzako buruzagiek, ordea, protestarik ez. Egunak pasatu dira. Basagoiti eta enpparauak, mutu. Ni, gero eta neurastenikoago. Gaztelaniaren aldeko plataformak, txintik ez. Zain segitzen dut itxaro-aldi guztiz histerikoaren salan.

Bengoa jauna, hitz egin beza behingoagatik, esan beza mediku ona izatea eskatu behar zaiola mediku bati, eta ez hizkuntz akademikoa izatea; bestela, berorren mediku onenek ere ezingo dute askatu nire kaskezur nahasi honen logikak bihurritu didan korapilo gaiztoa…

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jazz [Bisitaria]
Ados nago zurekin. Medikuak, medikuntzan landu behar dute, baina Osakidetzan zergatik 2.HE. behar dute eta beste lizentziadunek 3.HE.?
Permalink-a 2010-04-21 @ 10:41
Bidaltzailea: Jakes Lafitte [Bisitaria]
Nire lehengo galdera: zergaitik Espainiako Estatuan mediku kanpotarrak behar dira? Iberiako unibertsitateetan ez ote da aski medikuen formakuntza? Bestetik Frantziako Estatuan erizain aski ez delakoan, Espainiatik etortzen dira. Mundializazioaren izenean mota guztietako langileak erbesteratu behar ote da? Hau da niretzat zentzugabekeria. Gizaki gehienek orain arte sortu ziren herrialdeetan ikasi eta lan egin nahi dute.

Bigarren galdera: Naski Espainian medikua izateko gaztelera jakinbehar da, bainan erret dekretu berdinak zer dio Galizian Katalunian eta Euskal Herrian lan egin nahi duten sendagile arrotzeri buruz? Benetako hizkuntza berditasuna balinbadago Euskara Katalanera eta Gallegori atxiki behar lieke lege horrek (Barkatu Arango okzitanera ahantzi nuen)

Hirugarrenik: hizkuntzari buruz legeztatu baino lehenago, kanpoko medikuek duten tituluak eta konpetentziak begiratu behar dira. Nik jakin dudanez Hego Ameriketako estatu askotan tituluak erosten dira, mafia batzuren laguntzatz.
Permalink-a 2010-04-21 @ 11:19
Bidaltzailea: inaki villoslada [Bisitaria]
2008ko Osakidetzako EPEko deialdian, gaztelaniaren ezagutza derrigorrezkoa izan zen gaztelania ofiziala ez den herrialdeetako atzerritarrentzat. Erabili.com-eko artikulu honetan, gaiaren inguruan irakur daiteke:

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1256028176/inprimatzeko
Permalink-a 2010-04-21 @ 11:25
Bidaltzailea: amilgain [Bisitaria]
Aurreko EPE deialdietan ere derrigorrezkoa izan zen gaztelaniaz jakitea, edozein lanpostutan lan egin ahal izateko. Hau da, lanpostu guztietarako (%100) ezinbesteko baldintza.
Bengoa sailburuak eta pp-ko lagunek adierazitakoa entzun ondoren, hau jakitea, bitxia. Ezta?
Gaindosia? Bai, jauna. Hipokresiarena!
Permalink-a 2010-04-21 @ 12:57
Bidaltzailea: Iban arantzabal [Bisitaria] · http://Www.arantzabal.com
Artikulu argi eta garbia. Gazteleraz idaziko ote da antzekorik? ;-(
Permalink-a 2010-04-21 @ 19:01
Bidaltzailea: txantrea [Bisitaria]
Kontu zuzena duk honako hau. Erret dekretua bada jagoitik ez duk arazorik izanen gauza bera eskatzeko, “Osakiretsari” nahiz “Osasunbageari”, hizkuntza azterketa egin dezaten Lekeition, Lazkaon, Artziniegan edo eta Elbeten sendagile izan nahi dutenek.
Hamaseigarren mendean Tuterako biztanleek albaitari izan behar zuenari eskatzen ziotenak (1540ean, Erlantz Urtasunek diosku) orain, nori eta erregeari esker, (hor)konponbidea izanen dik… kar-kar.
Ondikotz gure eskubide-eskabidea eskatzen segitu beharko diagu, anitz urtez.
Egon bizkor, bertzenaz erdara ikasi beharko duk.
Permalink-a 2010-04-21 @ 22:58
Bidaltzailea: Anderea [Bisitaria]
¡Bravo! /Txalo beroak!
Permalink-a 2010-04-22 @ 00:47
Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
argudio ahula erabili zuten euskara erasotzeko ,hau da. euskaraz zekienak mediku gisa bete beharreko gaitasunak ezpaitu insinuatuz, orain gazteaniaz bakarrik dakienak mediku gaitasuna demostratu beharko luke lehen, baino petsona bat bertako hizkuntza ikasteko hain motza bada mediku ikaskestak ere kostako zaizkio ikastea, hor ofiziatasuna ezta praktikatzen EH esan nahi horrek, gure hizkuntza jakin gabe praktika baeike mediku gisa gehiengoa euskaduna den ekuan
Permalink-a 2010-04-22 @ 11:31
Bidaltzailea: loveof74 [Bisitaria] · http://www.loveof74.com
and now, more or less, the same text translated to Spanish. ou yeah! gora!
¡Va a entrar en el examen de castellano, aviso a doctores!

http://www.loveof74.es/weblog/politica/la-distancia-lo-es-everything/
Permalink-a 2010-04-28 @ 11:30

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Abuztua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!