Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Lagundu aldatzen

2011-11-21

Permalink Politika, Gizartea, 191 hitz  

Lagundu aldatzen

Joan zen ostiralean, kanpainaren bukaerarekin, sorpresatxo bat zekarren berripaper honek: PPk iragarki bat argitaratu zuen bertan “Lagundu aldatzen” aldarriarekin. Arazotxo bat dauka, ordea, mezuak: anbiguoa da. Laguntza eskatzen digute, baina zer aldatzeko? Betaurrekoak, gorbata, zapaten kolorea, andrea, igandeko meza nagusiko ordua?

Ez dut uste hori denik beren dei larriaren intentzio benetakoa.

Inor baletorkizu kalean “Lagundu aldatzen!” erregutuz, zer pentsatuko zenuke zuk, ez bada laguntza eske hurbildu zaizunak nortasun-arazo larriak dituela? Seguru asko, jenio petrala du, malgutasun gutxikoa da eta txit autoritarioa. Baina iragan ilun bat balu, itxura itsusiko historia luze bat baleuka atzean? Beharbada, bipolarra da, bi nortasun guztiz kontrajarriak dituena, orain Jekyll eta orain Hyde zela uste zuen tipo hark bezala…

Zute tokian, nik psikiatra baten edo gotzain baten telefonoa emango nioke.

OHARRAK (Post scriptum)

—Bistakoa denez, hauteskundeen emaitzak ezagutu aurretik idatzitako zutabea da.

—Psikiatraren edo gotzainaren telefonoaren erremate hori idatzi nuen hasieran. Gero neutroago bat bidali nuen:

"Lasai: lau urte dauzkazu Jekyll edo Hyde (edo biak batera) izango den ikusteko."

Lehendabizikoa argitaratu dute, ordea, seguru asko nahiko lena izango zutelako asteleheneko ale bereizia prestatzen. Agian hobea da argitaratu duten ganberradatxoa. Ez dakit. Nolanahi ere, zutabeak erremate posible asko zituen.

Erantzunak:

Bidaltzailea: iban 33 urte [Bisitaria]
Oinarrian uler erraza da baina idatzian eta esanean konplexua
Permalink-a 2011-11-21 @ 11:22
Bidaltzailea: Anjel Lertxundi [Kidea]
"Gotzain baten telefonoa emango nioke". Ez dago beharrik: inork deitu gabe aurreratu zaio Rouco Vaerla apezpiku, babes espirituala eskainiz Raxoiri.
Permalink-a 2011-11-21 @ 17:51
Bidaltzailea: basurdea [Bisitaria]
Beno, azken emaitzik ikusterik, badago pozik egoteko mementurik. euskalherrian abertzaleen indarra sendotu da. Espainian Rajoyek irabazi borobila lortu du. Ez da etzaiak bilatzeko ordua, gure lekua sendotuarena baizik. Nire ustean behintzat..
Bestalde, bihotza eta arima mindurik ditut, sendatu beharra daukat nik, behar bada pinudi ilunena bueltatzeko ordua.
Permalink-a 2011-11-21 @ 22:28
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Egun psikiatrarenganat joateko moduan zeudek, izan ere Hegoaldeak erakutsi dik ez dela hegoalderago dauzkanen herrikidea. Hau ezberdina duk. Berezia. Bertze Herri bat.
Gotzainari deituz gero, aitortza egin beharko liketek. Hondar 80 urteotan ildo berberari, batere aldendu gabe, eutsi diotenak haiek izan dituk. Ez ditek aldatzeko asmorik, hagitz ongi joan zaiek horrela, zertarako aldatu?
Harrapatu duten arte, otordu-ordainetan nik bizitza osoan baino aisa gehiago jaso duenak, bart irabazirik ere, entzun beharko ditik Madrilgo kongresuan gauzak benetan aldatu nahi dituztenen ahotsak. Hain hemiziklo berezian (sasi)Nafartasunaren ahotsaren esklusiba izan duenak nekez txegosiko dik joanen direnen mezu sendo andana. Kontrako zintzurrerat joanen zaion laugarren pastiza izanen duk. Dieta berezia beharko dik, doike, baina urririk.

Egon bizkor.

Hondar oharra: Aldatzen laguntza behako ditek, Larraunen Amaiurrek irabazi baitu.
Permalink-a 2011-11-22 @ 00:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Urria 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!