Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Neurri kontuak

2015-06-24

Neurri kontuak

Aktore bat txikia denean, takoi eta zoru altuak jartzen dizkiete oinetakoetan, bestela Tom Cruisek (1,63 m.) hanka punttetan jarri beharko luke Uma Thurman-i (1,82 m.) musu emateko. Gag umiliagarria, eszena erromantiko baten faltan.

Badira, ordea, altuera fisikoa baino desberdintasun handiagoak, takoi eta zoru altuekin konpontzen ez direnak. Europak berdintasunaren neurria omen du helburu, baina praktikan sozio baxuak eta altuak daude, pobreak eta aberatsak, Europako lehen lerroan daudenak eta Europako zangetan. Elkarrekin egiten ari diren filmak nabarmenegiak ditu desberdintasunok, eta oso dira krudelak bertako eszenetan agertzen diren kontrasteak, proiektu komun baten kontraesanak, goiera moral eskaseko interpretazioak.

Filmaren arduradunak pozik daude hasi omen direlako zoruak jartzen ahulenen oinetan. Baina filmaren tesia da: Greziak Alemaniari musu. Tokitan gaude berdintasun adostu baten eszenatik.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Ospe handiko baina garaiera tipikoa zen Alan Ladd aktorea zentzu guztietan zinez handia zen (eta den) Sofia Lorerekin baterat jarri nahi izan zutelarik (filme batez ari nauk), zirko handia egin behar izan zitean, izan ere italiar aktoresa zulo batean sartu zitean bien arteko ezberdintasuna pantailan hain agerian ager ez zedin. Egin ziren eszena horietan arin azaltzen zuan aktorea eta mottel eta baldar erromatar erraldoia. Filma kontatu zutenendako paper ona burutu zian Alan Laddek. Sofia Lorenez maitemindurik geudenondako, aldiz, txarra izan zuan, garaieran ez ezik, gainerako tasunetan entzute gaitzeko aktorea ez baitzegoen aktoresaren parean.
Pelikula nork kontatzen duen, zenbat paper izorratu den horrela!

Egon bizkor
Permalink-a 2015-06-25 @ 04:54
Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Anduren zutabea irakurri bezain laster pentsatu nuen: joño, bazekiat nondik hasi iruzkintxo bat eransteko Anduk esandakoari, baina ez, Txantreak, gure nafar buru argi horrek, zapuztu dit ni luzitzeko abagunea; begi bistan da, nik bezala, “In mente” zeukala Alan Ladd eta Sofía Lorenek antzeztutako “La sirena y el delfin”izeneko film ospetsu hura. Dakitenek diotenez, bere buru-estimuan franko mindua geratu zen filma bukatuta gero, Sofia eta Alanen altuera berdintzeko teknikoek asmatutako trikimailuek. Hasi omen zen alkohol eta drogen mundu arriskutsua jorratzen Palm Springseko bere etxean gorpu aurkitu zuten arte, bere buruaz beste eginda,omen, 7 urte aurreko lotsa hura gainditu ezinik. Beste batzuek diotenez, bere altueraz Sofiaren mespretxuzko iruzkin bat izan zitekeen Alan gaixoaren hondamena.
Permalink-a 2015-06-25 @ 16:02
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Jaime miretsia: hire jakinduriak ederki aski luziarazten hau iruzkin mamitsu bezain argigarriak idazten dituanetan. Ez nekian Alan Ladden kontu hits hori, zinez txunditurik utziko nindikek jakiteak Sofiaren iruzkin batek bultzatu zuela depresiorat, baina batek zekik zer pasatuko zen pantailetan hain zoragarriak izanagatik, bizitza errealean hain bitxiak diren ospetsu hauekin.

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-25 @ 22:41
Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Kaixo Txantrea adiskide hori:
Ez zekiat zabaltzen duan egunero blog hau, nik bezala, Anduren berri lortzeko asmotan. Arrunt kezkaturik nagok ez baitakit gure adiskide oporretan edo gaixorik ote dagoen. Zer edo zer jakin badakik esadak mesedez!!!
Permalink-a 2015-08-04 @ 14:44
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Kezka berak naik ni ere arras kezkaturik, kekakide nauk. Ez duk haren joera ohikoa horrela ibiltzearena (hots, bloga ez " aintzestearena"). Ez zekiat deus. Oporretan dagoela pentsatu nahi diat hondar idazkian oporren onurak aipatu zituelako. Horixe pentsatu nahi diat eta ez eri dagoenik.
Orain "desagerturik" egonagatik, berriz ere agertuko dela sinetsi nahi diat, Larraun erreka zoragarriaren antzerat.

Egon bizkor, aixkide.
Permalink-a 2015-08-05 @ 04:47
Bidaltzailea: Anjel Lertxundi [Bisitaria]
Lagun maiteok, mila esker zuen adeitasun arretatsuarengatik. Ondo gara etxea, ondo nago neu ere: oporretan eta pilak kargatzen.
Arrazoi bakarra dago nire txoko honetan ezer ez pausatzeko aspaldian: berripaperak diseinua aldatu zuenetik ez dut betarik izan aukera berrietara egokitzeko, baina oporretatik itzuleran ea hartzen dudan tarte pixka bat dena betiko martxan jartzeko.
Besarkada bana.
Permalink-a 2015-08-05 @ 08:43
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Lasaituaren ederra! Ongi pasa oporretan maite dituanekin.
Egon bizkor.
Permalink-a 2015-08-05 @ 14:24
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Lasaituaren ederra! Ongi pasa oporretan maite dituanekin.

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-08-05 @ 14:26
Bidaltzailea: jaime [Bisitaria]
Hau poza! Goza itzak oporren atseginak! Karga itzak pila guztiak, ordezkoak ahaztu barik!
Milesker Txantrea adiskide on horrek nire galderari erantzuteagatik!
Nik ere bai besarkada bana zuei.
Permalink-a 2015-08-05 @ 14:28

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!