Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Ni, Macondora

2006-06-28

Permalink Literatura, 152 hitz  

Ni, Macondora

Alkateak izena aldatu nahi izan dio Aracatacari, García Márquez jaio zen eta Cien años de soledad inspiratu zion herriari. Izen polita da Macondo: durundutsua, hainbat eta hainbat irakurlek gozatu duen fikziozko herri erakargarrienetako baten grazia. Ez da imajinazio askorik behar eszena ikusteko: turistak tropelean, Aureliano Buendía koronelagatik galdezka, harekin argazkiak ateratzeko. ‘Ni, Macondora: han ateratzen ditiztek banana-rhum onenak’. ‘Sekulako dantza-lekua jarri ditek izotz fabrikan!’

Horiek guztiak eta gehiago buruan, alkateak erreferendum baten deia egin du izen-aldaketa bozkatzeko. Hogei mila hautesletik gora ditu Aracatacak: hiru milak bakarrik hartu du parte bozketan, eta hiru mila horietatik gehien-gehienek ezezkoa esan diote izen-aldaketari.

Ez zuten, nonbait, fikziozko izena duen parke tematiko fantasma batean turista-bazka erreal bihurtu nahi.

OHARRAK (Post scriptum)

—Ni, Macondora, bai, kaleak eta plazak eta ibaia liburu joritsu baten orrietan dituen herrira…

—Grazia: Macondo du grazia ala Macondok du grazia? Biak bildu nahi nituen kolpe batean, ez dakit lortu dudan.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Luistxo [Bisitaria] · http://www.eibar.org/blogak/luistxo
Ezetz, azkenean, udalbatzaren bozketan ez dela Macondo izango erabaki omen dute.

Hemen dago, Aracataca Tagzanian.

Duela hilabete batzuk, Brasilgo herri bati aldatu zioten izena, Fidelandia jarri zioten Fidel Castroren omenez.
Permalink-a 2006-06-28 @ 14:02
Bidaltzailea: Jakes Goikoetxea [Bisitaria]
2003ko azaroan Kolonbian izan nintzen, Santa Martan, Karibeko kostaldean. Santa Martatik San Pedrora bidean nindoala bide bazterrean 'Macondo' zihoen kartel bat ikusi nuen, beste bide bat erakutsiz. Hura ikusita, pentsatu nuen bazela Macondo izeneko herria Kolonbian. Ez nien bertakoei galdetu eta ez nintzen baieztatzen saiatu, ordea.
Permalink-a 2006-06-28 @ 15:42
Bidaltzailea: Elizabeth [Bisitaria]
Kaixo, mila esker kontatzeagatik. Galdera bat, baina: Ez zait tokatzen grazia nahikorik "Macondo du grazia" ulertzeko. (Ea oraindik ikasi ez dudan beste zerbait ote den... Litekeenena.. )

"Biak bildu nahi nituen kolpe batean, ez dakit lortu dudan" esan duzu. Hemendik ikusita, "Macondok" daukan zatiak bestea derrigorez deusezten du, hor bistan bilduta egon arren, zentzu argia duelako. Sol Lewittek edo egiten dituen marrazki haietan gertatzen den bezala. Op arteko edo poema bat.

Macondo bisitatzeko, "liburu joritsu" (eskerrik asko hitzagatik) harekin gustora gera daiteke. Aracataca bera izen polita da, beste aldetik. Nortasun handikoa, ezta?
Permalink-a 2006-06-28 @ 17:56
Bidaltzailea: patxi lurra [Bisitaria] · http://www.goiena.net/blogak/patxi
Neu be Macondora. Hori liburu ederra!
Permalink-a 2006-06-28 @ 18:49
Bidaltzailea: Anjel [Bisitaria]
Elizabeth:
Batetik, Macondo du grazia edo Macondo du izena.Xenpelarren bertsoan: 'Intentziyo onaz abiyatzen naiz
dama gazte bat ondratzen, Mari Bentura dauka graziya'
Bestetik, Macondok du grazia edo Macondok lilura du.
Egun on joritsu…
Permalink-a 2006-06-29 @ 08:01
Bidaltzailea: Elizabeth [Bisitaria]
Mila esker! Hausnartu egingo dut. (Luzaro. Beharko du eta.)
Permalink-a 2006-06-30 @ 16:07

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Abuztua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!