Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Persiarra

2007-10-19

Permalink Euskara, Gizartea, 138 hitz  

Persiarra

Persiar bat, hemezortzigarren mendeko Parisen. Persiar jantzian kaleratzen bada paristarren espantuzko harridura sortzen baitu, europar jantzian ibiltzea erabaki du. Inork ez dio jaramonik ere egiten, jende artean galdutako jende da… harik eta kaletar batek ezagutzen duen arte. Eta persiarrak aitortzen du: “Norbaitek kasualitatez esaten bazuen ni persiarra nintzela, berehala entzuten nuen inguruan honelakoxe marmarra: Ah! Ah! Persiarra da Berori? Zein gauza bitxia! Nola daiteke persiarra izatea?”.
Persiarra dioen tokian jarri euskalduna edo katalana, garai hura ekarri egunotara, egin txango Paristik Madrilera: gaurkotasun bete-betea du Montesquieu-ren Persiar gutunak liburutik hartutako testutxo horrek, eta Puerta del Soleko erdi-erdian persiar jantzian bazeunde baino estrainioago sentiarazten zaitu zer zaren edo euskaraz idazten duzula aitortze hutsak sortzen duen harridurak…

OHARRAK (Post scriptum)

The Indezents blogeko Inork ez zidan esan… euskaldun izatia zein zaila dan irakurtzen ari nintzela Montesquieu-ren persiarraren pasadizoa etorri zitzaidan gogora.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jurtzixabi [Bisitaria]
Oso ona...

Montesquieu-ren esalditxo hori Immanuel Wallerstein-ek bahin baino gehiagotan aipatzen du "Universalismo europeo: El discurso del poder" liburuxka estimagarrian (Mexiko-Madril, Siglo XXI, 2007).

Halaxe dio pasarte pare batean:

"Pregunta famosa que ha plagado la psique del mundo europeo desde entonces. Lo más extraordinario es que el libro de Montesquieu no da una respuesta. Porque, supuestamente escribiendo sobre las costumbres persas, a Montesquieu le interesaba discutir sobre todo las costumbres europeas" (48. or.)

"Montesquieu había hecho la pregunta: ¿cómo puede alguien ser persa?, pero realmente no tenía interés en contestarla. (...)" (54. or.)

Guri dagokigunez, erantzun ttiki bat aurkitu dut: ustezko unibertsalistek arestian berrargitaratu duten Gandiagaren "Elorriaren eta garoaren eskolan" irakurri behar lukete. Baina tira, euskaraz dago, eta aspaldian Mitxelenak esan zuenez, "Vasconicum est (edo "Cantabricum", euskaldun zaharren legean), non legitur".
Permalink-a 2007-10-19 @ 14:08
Bidaltzailea: Anjel [Bisitaria]
"Nola daiteke persiarra izatea?". Galdera erretorikoa zen Montesquieu-rentzat. Eta pertsiarrarena, berriz, aitzakia literario bat Frantziaren —Montesquieuren benetako pasioaren— azterketa eta kritika egiteko.
"Nola daiteke persiarra izatea?": liburuan zehar ez da persiarraren ikuspuntua agertzen… nahiz liburuak "Persiar gutunak" izena duen.

Ez nuen Wallersteinen liburua ezagutzen. Eskerrik asko aipamenagatik.
Permalink-a 2007-10-19 @ 16:22
Bidaltzailea: Luistxo [Bisitaria] · http://www.sustatu.com/
The Indezents blogeko sarrera zehatza lotzearren, hona hemen.
Permalink-a 2007-10-19 @ 17:03
Bidaltzailea: indezent [Bisitaria] · http://www.blogak.com/theindezents
Eskertzen da aipamena Anjel baina euskaldun izatia ez da zaila, nekeza da ;).
Ondo izan!
Permalink-a 2007-10-19 @ 19:18

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!