Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Tratua

2015-06-23

Permalink Gizartea, Kultura, 127 hitz  

Tratua

Swift-ek, ez Taylor kantariak Jonathan idazleak baizik, zioen: “gizakiak buruan eduki behar du dirua, ez bihotzean”. Bizitzeko dirua behar denez, on da buruak gobernatzea gure egintzak, diru gehiegiak ez gaitzan gal, diru faltak ez gaitzan ito. Bihotza (na)hasten bada diru kontuetan, sentimendu eskuzabalenak zekentzen dira eta zekenenak aberasten.

Swift-en burua mintzatu da, ez Johathan idazlearena Taylor kantariarena baizik, uko eginez bere azkeneko diska Apple Music plataforman gratis egoteari. “Dohainik emango dizuet, baldin zuen IPhoneak dohainik banatzen badituzue”. Segidan, kantariaren bihotzak hartu dio hitza buruari: “Ezin dut ulertu beti progresista eta eskuzabala izan den enpresa batek ez ordaintzea sortzaileei. Diodana diot Applek egin duen guztiak eragiten didan maitasun, errespetu eta miresmenez”.

“Nirea nire, hirea bione!” formulak eskuzabala ematen du “nirea nire, baita hirea ere!” nagusitzen hasi zenetik.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Jakin behar duk lan egiten bizitzeko, lan egiteko soilik bizi izan beharrean. Hausnartzen hasiz gero, behin gutienezko baldintzak ziurtatu ondotik, ez dik hain zaila izan behar bizitzeak. Diruaren ikuspegi hutsetik so egin ordez, hobe bizitzarenetik ikusten ikasiko bagenu.
Egile eskubideen kontua bitxia duk, azken buruan egileen lana duk ziurtatu nahi dena, ekoizpena, emaitza. Hori kentzea laborari bati uzta kentzea bezala lukek, ene gardiz.

Egon bizkor.
Permalink-a 2015-06-23 @ 23:16

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!