Berria.infoko blog komunitatea

Login

Kultura horiek

Nora Arbelbide Lete

Mezua: Zein ederrak diren haurtto beltzen irriak... milesker Sanofi-aventis

2006-05-15

Permalink aste buruko planak, 254 hitz  

Zein ederrak diren haurtto beltzen irriak... milesker Sanofi-aventis

Begiak zuri so daude, irria ahoan.

Gilles Correk hartu duen argazki hau Sanofi-aventis talde farmazieutikoak bereganatua du elkartasunaren izenean munduan zehar eramaten ari den lan baliosaren ilustratzeko.

Beste argazki anitzen artean Miarritzeko argazki eta bideoaren jaialdian begira daiteke heldu den maiatzaren 21a arte.

Nolaz dagoen hor? Sanofi-aventis, Miarritzeko Herriko Etxea eta Neuflize bankuarekin jaialdiaren finantzatzailea baita. Diruaren truke jaialdiak espazio bat utzi dio bere erakusketa egin dezan, argazki hau barne.

Kultura eta dirua... Zaila dirurik gabe egitea, baina... Diruak usain txarra duelarik zer egin?

Izan ere, Sanofi-aventis mundu mailako hirugarren muntinazionala da sektore horretan eta Europako lehena. Eta erremedio eta txertoen saltzaile horien gibelean zer gordetzen den hurbilagotik begiratzen bada... gauza baikor gutxi ikus daitezke.

Sendagailuak berenganatzen dituztela, herrialde pobreak hauen menpe izaten segitzen dute gaurko egunean ere, bertsio merkeagoak ezin eskuratuz. Nahiz eta auziak izan eta nazioarte mailako presioak, azpitik lan izugarria egiten dihardute delako multinazional horiek estalgia beren aldera ekartzeko.

Kontestu horretan, argazki hau besteak bezala konzientzia zuritzeko bahitu dutela dirudi, kritika sinplistak egitea erraza bada ere.

Dirurik gabe egitea zaila, eta dirua eskuratzen delarik, hautsi mautsiak egin behar... Antolatzaileak ez dira biziki arro erakusketa honetaz. Aline Pujo zuzendari artistikoa ez da luzatu hitzordu honi buruzko galderari erantzuterakoan.

Bien bitartean, erakusketa hor dago, eta leku ederrean, gainera. Miarritze erdian aurkitzen den Bellevue kasinoan, hondartza nagusiari begira. Funtsean, han bildu dira denak larunbat arratsean jaialdia ofizialki estreinatzeko. Hor dira mintzatu antolatzaile, hautetsi eta diru emaileak. Hor dituzte jan (ni barne) txokolatezko eta marrubizko bixkotxa goxoak baita xanpaña ona ere... Sanofi-aventisek ordainduak ote?

Erantzunak:

Bidaltzailea: LarraB&Btzu [Bisitaria] · http://larrabetzu.org
Guk beste plan bat daukagu, eta zu ere gomitatuta zaude Nora.

Blogak eta garagardoak elkartuko ditugu Larrabetzuko gaztetxean.

Blogari euskaldunen bilkura izanen da, eta Berriako blogari berriak ere gurekin izatea nahi dugu.

Etortzeko prest?

Han izango gara, zuen zain.

Mila esker, zure hitzak hemen eskaintzeagatik.
Permalink-a 2006-06-01 @ 10:33
Bidaltzailea: nanana [Bisitaria]
Beti zerbait ezkor.
Badakizu optimista direnak zaharrago bizi direla.
Baina, noski, dena dakizu, dena ikusi duzu eta egia guzia zure izpiritu txikian baizik ez da kausitzen...
Bai, argi gaitzazu zure jakituria eta argitasun guziaz, zuk baizik den objektibitate paregabe horrekin.

Ale, salut... bon debarras

Permalink-a 2007-09-06 @ 19:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Kultura horiek

Baiona, Donamartiri, Larrañe, Izpura, Donibane Lohizune, Luhuso, Domintxine eta beste hainbat herrietan gaindi ikusi, irakurri, entzun, jastatu, gozatu, higuindu, mirestu edo sinpleki eta osoki bizi abentura kultural zenbaitzun berri emateko menturarekin aitzinatuko da blog hau. Hitzordu, anekdota eta gogoeta batetik bestera, txiki-txikienetik, handienetara…

Apirila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!