Berria.infoko blog komunitatea

Login

Noraezean ibiltari

Fernando Rojo

Mezua: Derbitxeen zeremonia

2007-09-12

Permalink Guztiak, 362 hitz  

Derbitxeen zeremonia

Khartumgo kaleetan nenbilela ezagutu dut Mohamed Ali, “boxeolaria bezala esanez”. Musutruk eskaini zait Khartumgo txokoak erakusteko eta nik ostiraletako Omdurmaneko Sufien zeremonia ikusi nahi nuela adierazi diot. Omdurmaneko zubia gurutzatzean bi Niloen biltzea ikusi dugu, Etiopiatik datorren Nilo Urdina, oso indartsu, eta Ugandatik datorren Nilo Zuria, itsasoa bezain zabala baina patsadatsua. Biak bat eginez iparrera egiten dute, Egiptorako bidean. Azken herrialde honek ematen dio ur gutxiena ibai erraldoiari eta berak jasotzen du gehien.

Omdurmanen, lehenik, Al Madhi britaniarren aurka borrokatu zuen lider sufiaren hilobia bisitatu dugu, nahiz eta bere gorpua ez bertan egon. Kuriosoa, erromes puntu bat dela kontuan hartzen badugu. Ondoren beste hainbat bazter, Libia merkatua barne. Baina nire ilusio guztiak ostiralero ilunabarrean hasten den derbitxe sufien zeremoniak konzentratzen ditu. Sufismoa Islamaren orden edo sekta mistiko bat da, berezia oso. Derbitxeak bertako kideak dira. Sunnak, Islamaren tradizio hertsiak, debekatzen duen moduan komunikatzen dira Allah jainkoarekin, hau da, kantu eta dantzen bitartez. Modu horretan heltzen dira extasira eta baita trantzean sartu ere.

Hamed Al Nil lider sufiaren hilobiaren parean dagoen zabalgunean hasi da musika, danbor, tinbal eta pandero antzekoekin. Bildu den jendetzak inguru bat egin du eta erdian derbitxe batzuk hasi dira dantzan, bakoitza bere modura: jauziak emanez, korrika, biraka edo lurretik. Askok ohiko galabiyya tradizional zuria daramate jantzita, baina beste batzuk orden honetako janzki berezia, berde zein gorri kolorekoa. Pare bat leopardo larruz egindako jantziekin dihoaz. Beste batek musulmana baina santon hindu itxura du, bizar handiz eta turbante berdearekin eta besteak Afrikako xaman animistarena. Dantzak hasi dira, tokia inguratzen dutenak belaunaren aurrera-atzera mugimenduaz kantuan hasi dira, “illahah illallah”, -ez da beste jainkorik Allah baizik-, errepikatuz. Talde handi bat erdigunean dagoen zutabeari biraka dabil, Tuterako La Revoltosaren antzera. Leopardo larruz jantzita doanak zutabean gora egin du, oihu eta buila artean. Jaisteko agindu diote eta, lasaitu artean, kanporatu egin dute. Bufoi koloretsu moduan jantzita dabil beste bat kea aireratzen ikuslegoaren artean. Hilobiko bozgoragailuetatik ahots batek errezorako deia zabaldu du eta denak Mekara begira jarri dira. Bukatu da zeremonia. Mohamed eta neuk alde egin dugu.

Gaua da eta bihar Etiopiarako bidea hartu behar dut, Milleniuma ospatzen baitute. 2000. urtean sartzen dira, bertako ospakizunetarako heldu nahi dut eta Sudandik Etiopiara badago egun pare bateko bidea gutxieneko.

Erantzunak:

Bidaltzailea: arantxa urbe [Bisitaria]
aupa, Fernando!!
A zer mundutan zabiltzan... nik ere nire goizeroko ruta aldatu dut eta beste bide batzuk hasten ditut goizero. Esan behar didazu nola geratu dituzun erlojuaren orratzak, nireak azkarregi joango baitira. Beno, urte berriak ekarriko eta ikusiko zaitudalakoan, ongi ibili eta gozatu.
Muxu!!
Permalink-a 2007-09-14 @ 17:24

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Noraezean ibiltari

Haize batek bultzatu nau etxe ataritik irten eta noraezean ibiltzera. Bizipen berriak izatera. Enperadore, Sultan, Errege, heroi eta pertsonaia garrantzitsuen biografia osoak ditugu gure apaletan. Baina kaleko jende xehea nola bizi den jakin nahi dut. Ikusiz ikasi. Istanbuletik hasi, derrigorrezko atea delako, Ekialde Hurbilean antzinako merkataritza bideak jarraitu, gaurko errepideetatik noski, eta Afrika beltzaren ekialdean barneratu hegoaldera, bidexkek eramaten nauten lekuraino. Nire denboraren orratzak gelditu egin dira. Errutinak joko du berriro nire atera urte berriarekin. Bitartean ibili eta amestu.

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!