Berria.infoko blog komunitatea

Login

Atalbunkana

Eneko Olasagasti

Mezua: Bi antzeslan

2007-04-11

Permalink Antzerkia, 324 hitz  

Bi antzeslan

Bata Madrilen. Pasa den aste santuko egunak madrilen egin ditut eta lan aipagarri bat ikusteko parada ukan. Tony Kushner-en lana: "Homebody/Kabul" eta espainolez "En casa/en Kabul". Afganistango bonbardaketa eta okupazioa gerta aintzin girotua dago baina horrek ez dio batere gaurkotasunik kentzen. Horrela idazten du egileak eskuko programan: "Obra idatzi nuenean (Irailaren 11ren aurretik) sentitzen nuen harrokeriaren handitzeak, erasoenak, kaos eta odol isurketenak, ez zirela egokienak Herri afganarra zegoen egoera etsituari irtenbidea aurkitzeko". Zer pentsatuko ote du orain. Mario Gas-ek zuzendu duen lanak merezi du, bestalde nahiko merkea den español antzokiko, sarrera ordaintzeak. Eskenografia itzela izateaz gain, ez da erraza izango itzulian ikustea, baditu elementu erakargarri ugari, aktore arabiarrak tarteko. Baina/Eta batez ere Vicky Peñak egiten duen kristolako lanaz gozatzeko aukera paregabea eskeintzen zaigu. Obrak irauten dituen bi ordutatik ordu eta hogei minutuko bakarrizketak ematen dio hasiera eta ez dago alperrik galdutako segundo bakar bat ere ez. Badira lanak antzespenak zentzurik duela baieztatzen dizutenak eta horrelako baten aurrean izan nintzen.

DONOSTIAN "Ezin dut egia esan"

Bigarrena Donostian da eta hau barrutik ezagutzen dut. Jokin Oregiren lanak urte eta erdi darama teloia altxatzen, halakorik dagoen antzokietan. Eta arreta merezi duela iruditzen zait, ez neu bertan nagoelako baizik eta, hain urria den euskal eszenan eskertzekoa delako Jokin bezalako egileen agerpena. Euskaraz landutako textoa da nahiz eta ondoren erdarazko bertsioa ere prestatu. Donostian biak ikusi ahal izango dira. Ostiral eta larunbatean euskaraz eta igandean gazteleraz. Ez dira izango gipuzkoako lurraldean lana berriro ikusteko aukera askorik. Azkenetan ari baigara eta, lurraldetasunak indarra duenean oraino gure herri honetan, bizkaian sortutako lana izanik, eta komedia izan gabe, batez ere berton ikusi ahal izan da. LTHk zenbat kalte egin dion herri txiki honi, askotan gehiago txikituz oraindik. Jokin Oregik berak zuzendutako lan hau fina da guztiz, amodioaren puskekin osatzen den mosaiko xumea, publikoak berak osatzen duena. Beti kexu azaltzen gara euskal antzerkian komediak besterik ez duelako lekurik. Tartean taldeak egin zuen apostuak merezi tartetxo bat antzerkizaleen ajendetan.

Erantzunak:

Bidaltzailea: nwspijim [Bisitaria] · http://wwtrxodl.com
arktiuvo http://kwlonsfu.com zrttxoon aolcmcmf xeroxavb [URL=http://epanqhhd.com]qwpupswv[/URL]
Permalink-a 2007-08-24 @ 09:02

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Atalbunkana

Gure aitona zenak esaten zuen:"bai, horri ere iritsiko zaiok atalbunkana!". Hitzak zer esan nahi duen ez dakit baina adierazpidea garbi dago. Gure kulturako hainbat alorretako arduradunei atalbunkana noiz iritsiko zaien zai gaude oraindik. Zineari, telebistari, ikusentzunezkoei eta antzerkiari bereziki begiratuko diegu blog honek eskeintzen digun lehiotik, gure hizkuntzaren galbahetik pasata tarteka eta librean aritzeko aukerari uko egin gabe noski

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!