Berria.infoko blog komunitatea

Login

Atalbunkana

Eneko Olasagasti

Mezua: Kanpoan etxean baino lehen

2007-04-17

Permalink Ikusentzunezkoak, 230 hitz  

Kanpoan etxean baino lehen

Gaur iritsi zaigu "Cine por la red" interneteko boletinean Miren Azkaratek bere borondatez legebiltzarrean Telebista eta ikusentzunezkotaz arduratzen den batzordearen aurrean bere kabuz eskatutako agerraldiaren berri. Data apirilaren 10ekoa da. Eta guk, IBAIAn (Ekoizleen elkartea), boletin horren bidez jakin behar izan dugu. Behar bada Kultura sailean, aste santuko oporrak direla eta, pasa egin zaie horren berri ematea. ETBrekin harremanetan egongo direla espero dezagun. Sarean duzue gehiago jakin nahi izatekotan.
Besteak beste, azaroak 10ean legebiltzarrean hartutako konpromisoaren berri ematen du. Baina berri handirik eman gabe. Badakizue, blog hau jarraitu baduzue, %5aren gainean hartutako ez legezko proposamenaz ari garela oraindik ere bueltaka. Maiatzaren 10ean bukatzen zaio Gobernuari zerbait egiteko epea. Baina agerraldian ez du egingo dutenaren gaineko pista handirik ematen.
Hala ere bada deigarria egiten den esaldirik. (Gazteleraz, hori baita legebiltzarreko hizkuntza)"...y en el caso de que hubiese habido una diferencia entre la inversión obligatoria (...) y la cantidad efectivamente destinada..." Bla bla bla.... Ez al zen azaroak 10eko horretan hala dela nahikoa garbi gelditu bada? Nonbait oraindik zalantzak dituzte. Azkaratek berak onartzen du 2002tik hona 7´8 miloi euro inbertitu dituela ETBk, eta garbi asko dago, ETBren aurekontua hartu eta atera kontuak, "urtero" inbertitu beharrekoa 4 eta 5 miloi euro inguru dabilela. Zer nahi duzue, niri nahikoa kalkulo erraza iruditzen zait. Aspaldi samarretik dituzte Lakuan kalkuladorak izorratuta eta behar bada lotsa emango aitortzea. Zeren ez dut pensatu nahi aurrekontuak ez diela berriak erosteko ematen.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Pello Zabala [Kidea]
Lakuan badauzkate kalkuladorak... normala, Eneko! Eta, ezin esango diek ez direla busti...!
Permalink-a 2007-04-17 @ 22:27

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Atalbunkana

Gure aitona zenak esaten zuen:"bai, horri ere iritsiko zaiok atalbunkana!". Hitzak zer esan nahi duen ez dakit baina adierazpidea garbi dago. Gure kulturako hainbat alorretako arduradunei atalbunkana noiz iritsiko zaien zai gaude oraindik. Zineari, telebistari, ikusentzunezkoei eta antzerkiari bereziki begiratuko diegu blog honek eskeintzen digun lehiotik, gure hizkuntzaren galbahetik pasata tarteka eta librean aritzeko aukerari uko egin gabe noski

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!