Berria.infoko blog komunitatea

Login

Atalbunkana

Eneko Olasagasti

Mezua: MARTIN, laster arte

2007-04-02

Permalink Ikusentzunezkoak, 160 hitz  

MARTIN, laster arte

Joan den ostiralean "Martin" telesailaren denboraldia bukatu egin zen. Goxo pasatu da, shareak maitatu du nahiz eta ez den erabat fidela izan. Maitaleen arteko edozein harremanetan bezala bere gora beherak izan ditu baina polito bukatu zen, 7´9 batekin. ETB 1erako ez dago txarto. Kate berdineko beste programa batzuk baina zalaparta gutxiago eragin du komunikabidetan baina hortxe egon da urriaren lehenengo astetik hona. Lehenengo aldia da, agian "Benta Berri" zena salbu, ez nago ziur, komedia baten 26 atal segidan eman direna. Eta guztira 68 atal joan dira dagoeneko.Ez zaio bukaerarik iragarri beste kateek euren telesailekin egin ohi duten bezala, nik ikusi ahal izan dudana behintzat. Merezi zuela uste dut baina tira... Merezi zuen bezala 26 atal segidan zihoazela iragartzea. Lantaldea dagoeneko ari gara denboraldi berria prestatzen. Orain arteko atalekin alderatuta berrikuntza dexente ekarriko du gainera. Baina guzti horren berri izateko uda heldu arte itxaron beharko da. 15 atal berri izango dira, 83 guztira, eta urrian bosgarren urtez euskaldunekin du hitzordua. Ordurarte gero arte goxo bat Manterolatarrei.

Erantzunak:

Bidaltzailea: xabat [Bisitaria]
zorionak eneko, kike eta konpainia; haize freskoa zarete martin eta mihiluze gure panorama telebisiboan
Permalink-a 2007-04-02 @ 14:09
Bidaltzailea: Janis [Bisitaria] · http://blog.eitb.com/janis/2007/04/02/oporretara-goaz-
Irailerarte, Eneko!!!!
Permalink-a 2007-04-02 @ 14:49
Bidaltzailea: ainhotustra [Bisitaria]
Umore fina eta euskaldun euskalduna, atsegina egiten den saioa. Gidoi onak eta aktore paregabeak. Produktu ona, dudarik gabe.
Permalink-a 2007-04-03 @ 02:17

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Atalbunkana

Gure aitona zenak esaten zuen:"bai, horri ere iritsiko zaiok atalbunkana!". Hitzak zer esan nahi duen ez dakit baina adierazpidea garbi dago. Gure kulturako hainbat alorretako arduradunei atalbunkana noiz iritsiko zaien zai gaude oraindik. Zineari, telebistari, ikusentzunezkoei eta antzerkiari bereziki begiratuko diegu blog honek eskeintzen digun lehiotik, gure hizkuntzaren galbahetik pasata tarteka eta librean aritzeko aukerari uko egin gabe noski

Abuztua 2018
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!