Berria.infoko blog komunitatea

Login

Atalbunkana

Eneko Olasagasti

Mezua: Nazioarteko Antzerkiaren egunaren astean

2007-03-29

Permalink Antzerkia, 370 hitz  

Nazioarteko Antzerkiaren egunaren astean

Aste honetan Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi batzuk antolatu ditu ESKENAk (Antzerki enpresen elkarteak) Bilbon. Bezperatik egin genuen, prentsaurrekoan izan ziren kazetari batzuen harridurarako. Jakina, ospakizunn bakoitzak bere eguna dauka eta hortik ezin dugu atera nonbait.
Tira, kontua da egun horretan beti zabaltzen dela manifestu bat. Ederra izaten da, asmo onez betea, antzerkiaren izate garrantzistua azpimarratuz. Baina normalean bere errealitatetik urrun samar geratzen da. Horregatik ESKENAtik gertuagora begiratuz ideia batzuk plazaratu nahi izan ditugu eta horrexegatik ere antolatu genuen "Antzerkia: etzi" izenburua zuen eta guztiz ineteresgarria gertatu zen mahaingurua. Antzerkiaren antolamenduak gaur egun duen egituraren sorburua orain dela 15-20 urte bilatu behar dugu. Orduan ezarri ziren gaur indarrean dauden baldintza batzuen betebeharra, antzerki taldeak enpresa bihurtu beharrekoa nagusiena, eta diseinatu ere gerora gauzatu diren egiturak eta diru laguntzak arautuko zituzten legeak. Eta ez dugu esango sabaia jo dugunik baina gauza berri handirik ere ez zen antzematen hortzemugan.
Beraz, gogoeta eta ausnarketarako garaia iritsi dela uste dugu. Gaur egun duguna gainditzeko eta berria diseinatzeko tenorea heldu delakoan gaude. Imajinazio ariketa bat egin beharko genuke hemendik 15-20 urtetara nola egon nahi dugun jakiteko eta hori lortu ahal izateko beharrezkoak izango diren bitartekoak martxan jartzeko. Horixe izan da mahai horren helburua eta gure asmoa horrelako mahai gehiago antolatzea da. Gogoeta denbora bat ireki behar dugu, irudimenari eragin, amestu lasai, ondoren etorriko baitira mozketak. Baina guk ariketa libre bat egiteko ardura dugu.
Eta gainera gogoetarako gai ugari dago. Antzerki eskola Ofizialarena pil-pilean dabil. Miren Azkaratek esan omen du aztertu egin behar dela ze behar dauden zenbat jende prestatuko den jakiteko. To, beste ikerketa bat! Antzerki Publikoaren inguruko eztabaida ez da ez ta plazaratu ere egin. Antzoki finko batean egoitza duten Konpainiena dago bestalde. Gurean martzianoa dirudiena eta Europan oso zabaldua den egitura. Tira, badago zeren inguruan ausnartu.
Eta gogoeta bereziki inportantea bihurtzen da badirudielako KEP (Kulturaren Euskal Plana) abiadatxoa hartzera doala. Iragarri dute Behatokiaren hasiera, webgunea behintzat martxan da, eta Industria Kulturalen Institutoarena Ramon Zallok web berean aipatzen du, www.kulturakaria.com. Egia balitz! Jakin dut izan direla Espainian aurrekaria den Kataluinako ICICeko arduradunekin harremanetan. Garrantzitsua izango da bada, Administrazioak pausoak ematera doala ematen duen honetan, guk etxeko lanak, imajinazioa ariketa, txukun eta garaiz egitea. Zuhurtziaz jokatzea tokatzen zaigu beraz. Ez gaitzala egunerokoak jan geroaren kaltetan.

Erantzunak:

Bidaltzailea: patxi gaztelumendi [Bisitaria] · http://www.gaztelumendi.org
Bon.

Eneko edo zuk ematen duzun helbide hori ez da zuzena, edo arazoak ematen ditu....

Froga edo saia zaitezke berriz ere?

Interesa daukat Ramon Zalloren aipamen hoietan.

Zein da webgunearen helbide zuzena? Ba ote dabil webgune hori?
Permalink-a 2007-04-02 @ 12:41
Bidaltzailea: Eneko Olasagasti [Kidea]
Nik helbidea joan den asteko HARIAko artikulu batean aurkitu eta bertan klikatuz sartu nituan eta Kulturkaria dela ziur naiz. Ez nago hain ziur .com edo best ezerbait zen.
Permalink-a 2007-04-02 @ 17:53
Bidaltzailea: Eneko Olasagasti [Kidea]
Kultura sailaren orrian sartu eta azaltzen da. Oraintxe egin dut proba.
Permalink-a 2007-04-02 @ 18:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Atalbunkana

Gure aitona zenak esaten zuen:"bai, horri ere iritsiko zaiok atalbunkana!". Hitzak zer esan nahi duen ez dakit baina adierazpidea garbi dago. Gure kulturako hainbat alorretako arduradunei atalbunkana noiz iritsiko zaien zai gaude oraindik. Zineari, telebistari, ikusentzunezkoei eta antzerkiari bereziki begiratuko diegu blog honek eskeintzen digun lehiotik, gure hizkuntzaren galbahetik pasata tarteka eta librean aritzeko aukerari uko egin gabe noski

Abuztua 2018
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!