Berria.infoko blog komunitatea

Login

Atalbunkana

Eneko Olasagasti

Mezua: Titi, biberoi eta pardelen artean

2007-05-13

Permalink Egunerokoak, 111 hitz  

Titi, biberoi eta pardelen artean

Bai, halaxe nabil apirilaren 29tik hona. Gure Izaro munduratu zenetik. Eta beste ezertarako gogo gutxi gainera. Egunkari hau irakurtzeko betarik ere ez dut hartu. Goizean txintxo txintxo, ia beti behintzat, portalean uzten didate bere gomatxoarekin lotuta. Nik hartu eta etxeratzen dut. Iluntzean gomatxoa kendu eta paperak biltzen ditudan poltsan sartzen dut. Horrela azken hamabost egun hauetan. Eta koporu bereko baja lortuagatik harro jendea, aizu. Ez dakit ze arraio egiten zuten aitek orain artean. Hamabost egun ez hamabost hilabete hartuko nituzke nik. Ez da hainbeste luzatuko baina ez harritu hurrengo astetan blog hau berritzeko lan gutxi hartzen badut. Nahikoa lan hartuta nago ta. Eta egia esan, ez nau lanak inoiz hainbeste hunkitu.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Jone [Bisitaria]
zorionak hiruoi!
Permalink-a 2007-05-13 @ 14:14
Bidaltzailea: Pello Zabala [Kidea]
Aupa, Eneko, ta konpañia! Zorion, beteena, hiruroi!
Kamera atzean bezala aurrean, hi ohituta hago, motel! Hamabost egun, hiretzat, hamabost minutu, jakina! Ni, probatu gabe neok, baina, ikusten haut hunkituta, bera bera, mami guztia urtzen... Edozeinetara ere, Izaro ez dadila irla isolatua izan!
Permalink-a 2007-05-13 @ 16:12
Bidaltzailea: Eneko Olasagasti [Kidea]
Halaxe nebilek Pello. Isolamenduarena konpontzeko itxaron beharko diagu oraingoz. Milesker Jone ta Pello.
Permalink-a 2007-05-14 @ 20:55
Bidaltzailea: Iban Garate [Bisitaria]
Sekula ez diat halako berri bat blog bidez jakin... modernotzen hasita gaudek! Zorionak eta muxu bana: Izaro, Amagoia eta hiri, Eneko!

P.D. Nik "Martin"-en ikastaro trinko bat egin behar izan nian Martxintxori pardelak aldatzeko... Eta hik? "Sobrelamartxa" ari al haiz?
Permalink-a 2007-05-15 @ 00:55
Bidaltzailea: iñaki zapi [Bisitaria]
Amagoia sms bidez zoriondu nuen... zu berriz internet bidez... Ta hurrena ikusten garenean aurrez aurre esango dizuet! Zorionak!
Permalink-a 2007-05-15 @ 09:39
Bidaltzailea: Josulito [Bisitaria]
Zorionak Izaro! Guraso on-onak tokatu zaizkizu!
Permalink-a 2007-05-15 @ 20:18

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Atalbunkana

Gure aitona zenak esaten zuen:"bai, horri ere iritsiko zaiok atalbunkana!". Hitzak zer esan nahi duen ez dakit baina adierazpidea garbi dago. Gure kulturako hainbat alorretako arduradunei atalbunkana noiz iritsiko zaien zai gaude oraindik. Zineari, telebistari, ikusentzunezkoei eta antzerkiari bereziki begiratuko diegu blog honek eskeintzen digun lehiotik, gure hizkuntzaren galbahetik pasata tarteka eta librean aritzeko aukerari uko egin gabe noski

Abuztua 2018
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!