Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Auzi bidegabea

2010-04-13

Permalink Analisiak, 310 hitz  

Auzi bidegabea

Ez zuen gertatu behar izan. Eskaldunon Egunkaria ez zuten itxi behar izan. Egunkaria-ko inor ez zuten atxilotu eta torturatu behar izan. Epaiketa bera ez zuten egin behar izan. Horixe ondorioztatu ahal da Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak Egunkaria auziaz emandako epaia irakurrita. Auziak berak ez zuen gertatu behar, baina, aitzitik, zazpi urte luze iraun du -eta oraindik ez da amaitu, epaia finkoa ez delako eta auzi ekonomikoa konpondu gabe dagoelako-, eta denbora horretan neurtu ezin den kaltea egin du.

Epaia argia da, koplarik gabekoa. Lehenik eta behin, Euskaldunon Egunkaria itxi izana auzitan jarri du. Tribunalaren ustez, Espainiako Konstituzioan ez zuen helduleku zuzenik, eta Zigor Kodearen 129. artikuluaz baliatzeak ez zuen behar besteko oinarririk. Epaiak argi utzi du Egunkaria-ren argitalpenarekin deliturik egiten ez zenez -eta horrela frogatu da ahozko epaiketan-, ez zela eten behar haren argitalpena.

Akusazioak, azken batean, espekulazioak baino ez ziren. Kritika gogorra egin die epaimahaiak akusatzaileei. Zuzenean Dignidad y Justicia eta AVT elkarteei, eta, zeharka, benetako akusatzaileari, Guardia Zibilari. Adibidez: «Akusazioetan, atzekoz aurrera egin dute indukzio prozesua. Lehenbizi, erabaki da zein den ondorioa, eta esan da, oinarririk gabe esan ere, ondorio hori eztabaidaezina dela; gero, seinale, zantzu eta aztarna bila hasi dira; eta, azkenik, arbuiatu egin da ondorioarekin bat ez datorren ezein esplikazio». Kritika horrek berebiziko garrantzia du Egunkaria auziaz haratago, Barne Ministerioko akusatzaileen jarduteko modua bera auzitan jartzen duelako. Egunkaria auzia kate luze bateko kasu bat gehiago baino ez baita.

Torturen kasuan ere, salaketa utzi du epaiak. Del Olmo epaile instruktoreak izandako jarrerak nabarmen utzi du: «Ez zen egon inkomunikazioaren baldintzen kontrol judizial nahikorik, ezta eraginkorrik ere».

Horrez gain, Guardia Zibilaren perituen aldetik dokumentuak era maltzurrean interpretatzeko joera ere auzitan jarri du epaiak, kasu askotan akusazioen dokumentu horiek akusatuak errugabetzeko balio zutelako.

Epaiak absoluzioa ekarri du, eta auzi hau erabat bidegabea zelako uste sendoa berretsi du. Baina, berez, ez du bermatzen bidegabekeria amaitzea, ezta horrelako auzirik ez errepikatzea ere.

egunkariakoak

Erantzunak:

Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
bedurrik gabe aurrera euskal kultura indartzen ea beste herritar denok hasten garen berdina egiten, errepresioaren biktima gaztelarrek eztute zuen mailako kultur gizonik, mundu mailara ia hiltzorian zegoen euskara igo duzute, gaztelarek beren hizkuntzari ematen dioten diru laguntzaen ehuneko batakin
Permalink-a 2010-04-13 @ 17:46
Bidaltzailea: Izaro [Bisitaria]
Omenaldirik beroena zuentzako, euskera maite duzuelako eta euskera aurrera ateratzeko lan haundia egiten duzuelako. Gora zuek!
Permalink-a 2010-04-14 @ 09:52
Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
harro egon zuen lanagatik eta segi aurrea zuen kultura zabaltzen EH guztian, euskaldunontzaat ejenplua zarete nola jokkatu, behar aurrera ,nahiz zigor handiak jasan bidean, gaztelarek zuen bezalako jendea oso goratua dute eta diruz lagunduak
Permalink-a 2010-04-14 @ 16:48

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Iraila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!