Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Ikuspegi estrategikoa

2011-05-26

Permalink Analisiak, 308 hitz  

Ikuspegi estrategikoa

Aldaketa garaian ezinbestekoa da ikuspegi estrategikoa, are gehiago herri baten etorkizunaren inguruko kezka izanez gero. Maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzak ikusita, bi indar nagusi ageri dira, haien bizkar Euskal Herriaren geroaz erantzukizun berezia dutenak: EAJ eta Bildu. Gainera, nahiko parekaturik gelditu dira. EAJk 333.307 (NaBairen emaitzak kontuan hartu gabe) eta Bilduk 315.977. Haien esku dago, nagusiki, garai berria sendotzea. Espazio abertzalearen barneko norgehiagokak alde batera utzita, herri osoari begirako konponbide plan bati heldu beharko liokete, herri ikuspegiz eta ikuspegi estrategikoz.
Erantzukizun hori nabarmenagoa da, beste eragile nagusien jarrera eta apustuak ikusita. PPk eta alderdi sozialistak egungo egoerari eustearen aldeko apustua egin dute. PPrengandik aurreikusita zegoen. PSEren kasuan zailagoa da ulertzea PPrekiko aliantzari eustea, zein emaitza txarrak jaso dituen eta zein oinarri faltsutan sostengatzen den kontuan hartuta.

Ez da harritzekoa horregatik Iñigo Urkulluk Patxi Lopezen dimisioa eskatu izana. Patxi Lopezek garrantzi handiko bi mugimendu egin ditu hauteskundeen ondoko bere lehen agerraldian. Batetik, bat egin du PPrekin Bildu baztertzeko estrategian. Ez da modurik hoberena bakerako aukera sendotzeko ekarpenik egiteko. Ez zeukan horren beharrik, Eusko Jaurlaritzaren ituna iraunaraztea ez bada. Hau da, gobernuan jarraitzeko helburuari lehentasuna ematea tartean ez badago. Jesus Egigurenek eskatzen duen jarrera aldaketa “erradikala” egin beharrean, PPrekiko menpekotasuna Bigarren mugimendua nabarmena eta esanguratsua izan da: PSOEren aparteko kongresuaren alde agertu da, Jose Luis Rodriguez Zapateroren planen kontra, eta haren nagusitasuna auzitan jarrita. Kongresu aurreratuaren irtenbideak Zapateroren denbora politikoa murriztuko luke eta agintea indargagabetuko. Hau da, bake prozesu bat bultzatzeko aukera baztertuko luke. Irudi luke, gainera, Patxi Lopezen mugimendu hau (Rodolfo Aresen laguntzaz) Bildu Auzitegi Konstuzionalak legeztatu izanaz damu agertu den Alfredo Perez Rubalcabaren mesedetan egina dagoela. Patxi Lopezen aipatutako mugimenduetan gehiago sumatzen da alderdi ikuspegia (aparatuaren jokamoldea) agintari ikuspegia baino.

Horregatik, udal eta foru erakundeen inguruko itunak mahai gainean jartzean ezin da alde batera utzi ikuspegi orokorra, alderdi sozilistaren barruko egoera, Espainiako Gobernuaren egoera eta hauek euskal auzian eduki lezaketen eragina.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Otsaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!