Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Paralelismoak

2010-09-30

Permalink Berriak, Gogoetak, 306 hitz  

Paralelismoak

Prozesu bakoitzak badu bere manifestazio erraldoia.

1999. Lizarra-Garaziko prozesuan, manifestazio erraldoia 1999ko urtarrilaren 9an gertatu zen, presoen eskubideen alde, presoak Euskal Herriratzearen alde. ETAk 1998ko irailaren 16an iragarri zuen su-etena, eta hilabete batzuk pasatu arte ez zen iritsi. Manifestazio erraldoia izan zen, besteak beste, EAJk, HBk, EAk, ABk eta EBk deitu zutelako.

2006. Anoetako prozesuan, manifestazio jendetsua ETAk 2006ko martxoaren 22an su-etena iragarri eta bi astera iritsi zen, apirilaren 1ean. Konponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna izen zen manifestazioaren leloa eta Batasuna, EA, AB, Aralar, Zutik, EAE-ANV eta euskal gehiengo sindikala izan ziren deitzaileak. EAJk eta Eusko Jaurlaritzak ez zuten manifestazioa babestu. Are gehiago, Josu Jon Imazek ez parte hartzeko eskatu zien militante jeltzaleei.

2010. Duela lau urte bezala, manifestazio deia egina zegoen ETAren agiria iritsi baino lehen. Adierazi EH gizarte ekimenak giza-eskubide eta eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa deitu zuen irailaren 11rako, eta sostengu zabala lortu ere. Agiria irailaren 5ean iritsi zen, eraso ekintza armatuak etenda zeudela jakinaraziz. Eta Auzitegi Nazionalak debekua ezarri zion manifestazioari. Ondoren, beste deialdi bat iritsi da, herritar batzuen eskutik urriaren 2rako. Sostengu zabala ere lortu dute. EAJk, 2006an bezala, ez du babestu ez Adierazi EHren deialdia, ezta zenbait herritarrena ere (oraingoz bederen). Orain arte, gaia saihesten ibili da. Ikusiko dugu hemendik larunbatera. Ikusi beharko da deialdi berri honek (debekuen kontra eta eskubideen alde) alderdien mugak noraino zeharkatu edo gainditzen dituen.

Post scriptum:
EAJk Europa Press agentziari jakinarazi dioenez, EBBko ordezkaritza batek parte hartuko du larunbateko manifestazioan, nortzuek osatuko duten oraindik argitu gabe dagoela.

Egoeraren bilakaera margotzen ari den marraren aurrean jarrerak argitzea saihestezina da, gero eta gehiago.

Bestalde, egiari zor, atzo nioen EAJk ez zuela babestu larunbat honetako manifestazioa. Baina, gaur jakin dut Iñigo Urukulluk adierazi zuela asteartean, Azpimarra saioan Maialen Iriartek egindako elkarrizketan, EAJ egon egongo zela manifestazioan, era batera edo bestera. Ea bihar irisen den EAJren prentsa ohar ofiziala.

Erantzunak:

Bidaltzailea: asier bilbao [Bisitaria]
EAJko jende askok ez luke ulertuko han ez egotea.Eajri botoa ematen jarraituko dute hala ere....momentuz....
Permalink-a 2010-09-30 @ 19:15
Bidaltzailea: Josemari [Bisitaria]
Manifestazioa arrakastatsua izanez gero, ez legoke gaizki, bihar bertan ETAk armei uztea erabakiko balu, eta nazioarteko bitartekoek eskatu dizkioten baldintzak beteko balitu.
Permalink-a 2010-10-02 @ 17:04
Bidaltzailea: K R [Bisitaria]
18.15tan Suitzatik, interneteten segitzen. Asko kontsekuenteago izango litzateke, EAJ-ko jarrera salatzea, ETA-koa beharrean. 50 urteko borroka eta istorie hor dago, independetziaren aldekoak oso argi erakustekoz, ezta?
Permalink-a 2010-10-02 @ 18:19

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Abuztua 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!