Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Urratsen katea

2010-09-21

Permalink Agenda, 340 hitz  

Urratsen katea

Oraingo aukera honetan nazioarteko komunitatearen esku-hartzeak garrantzi berezia izan dezake, azkenaldian ikusitakoaren arabera. Bruselako Adierazpena mugarri bat izan zen. Altsasuko Adierazpenaren bidez, ezker abertzaleak marraztu zuen apustuari sostengu handia ekarri zion izen handiko 21 pertsonak sinatutako adierazpenak. Horrez gain, izen handiko pertsona horiek -tartean zenbait gobernuburu ohi eta Nobel saridun- hurrengo hilabeteetan bake aukera sendoa gauzatuko zelako ustea agertu zuten. Denborak arrazoia eman die. Agian, lehenago espero zuten ETAren erantzuna, baina garrantzitsuena zen bide egokian ematea, Bruselako Adierazpenak aipatzen zuen «bake iraunkorraren» helburuaren bidean, alegia.

ETAk aitortu die nazioarteko aipatutako ospetsuei agertutako konpromisoa, aintzat hartu haien eskaera, eta bere ikuspegia azaldu die, luze. «Su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko modukoa» emateko eskaerari dagokionez, ETAk gogoratu du irailaren 5ean eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakiaren berri eman zuela, eta «Frantzia eta Espainiaren itxikeriaren aurrean», berriro «itsasoratu duela gatazka demokratikoki konpontzeko aukeraren ontzia». Ur zabaletan murgiltzeko prest, gainera. Zehazki, ETAk erantzun die Bruselako Adierazpenaren sinatzaileei esanez prest dagoela haiekin konponbide demokratikoaren bidean berari dagozkion konpromisoak aztertzeko. Beraz, ETAk onartu egin du nazioarteko komunitatearen esku-hartzea, egin beharreko urratsak neurtze aldera, egiaztatu hitza erabili ez badu ere. Nazioarteko komunitatearen esku-hartzearen atea zabaldu du, duela hamabost eguneko pausoari, hots, ekintza armatuen etenaren jakinarazpenari bultzada handia emanez.

Tamainaren gainetik, aipatutako bi pausoak elkarren segidan, azkar, eta uztargarri egiteak sendotasuna, konfiantza eta sinesgarritasuna eman dio apustuari. Aukeraren balioa gero eta ageriago dago, nahiz eta agintari batzuek kontrakoa esan, iraganeko diskurtsoei lotuta, eta nahiz eta polizia indar batzuek atxiloketa politiko eta tratu txarren jarduerarekin jarraitu. Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, PSOEk, PPk eta Guardia Zibilak osatutako blokea eta haren inmobilismoa begi bistan daude, euskal herritarren aurrean eta nazioarteko komunitatearen aurrean. EAJ hasi da pixkanaka aldentzen multzo horretatik, lehenik, beste diagnostiko bat proposatuz, eta, geroago, ezker abertzaleari eskua luzatuz. EAJn badira ezker abertzaleari sinesgarritasun handiagoa aitortzen diotenak eta urrutirago joan nahi ez dutenak, adibidez, aurrekontuak negoziatzeko Alderdien Legea indargabetzeko exijitzea proposatzen dutenak. Baina denak ohartu dira ezin direla lerratu ezezkoan tematuta daudenekin, kaltetuta irten nahi ez badute. Are gutxiago, nazioarteko izen handiko pertsonak ETAk irekitako atea gurutzatu eta urratsak egiten hasten badira.

Erantzunak:

Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
hor pnvren traizioa dago denen gahinetik honek eztu presoak ekartzeko eskatzen eta GC kentzeko ere ez, edoalerdi kentzen dugu gainetik edo eze eztugu lortuk
Permalink-a 2010-09-21 @ 23:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Uztaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!