Berria.infoko blog komunitatea

Login

Konponbidearen talaia

Pello Urzelai

Mezua: Gogoetarako emaitzak

2009-06-09

Permalink Analisiak, 259 hitz  

Gogoetarako emaitzak

Aulki banaketaren ikuspuntutik, Euskal Herritik begiratuta, aurpegiez gain ez dago aldaketa nabarmenik, 2004ko hauteskundeekin alderatuta. Berdintsu. Parte-hartze eskasaren antzera. Aulkia zutenek berriro izango dute, eta Alfonso Sastre, azkenean, aulkirik gabe gelditu da.

Dena den, emaitzen lerro artean hainbat datu interesgarri daude, gerora begira gogoetarako bide ematen dutenak. Batetik, oro har, abertzaletasunaren espazioaren ahulezia berretsi da igandeko hauteskundeetan. PSOEk, PPk eta UPDk osatzen duten multzoa %7,5 jaitsi bada ere, autodeterminazioaren alde dagoen multzoak %11,2 egin du behera, 2004ko datuekin alderatuta. EAJk, Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak eta EBk behera egin dute. Iniziatiba Internazionalistak, legez kanpoko HZren emaitzekin alderatuta, gora egin du nabarmen (%21,4), baina ez da nahiko izan gainerakoen beherakada konpentsatzeko. EAJk kezkatuta egoteko motiboak ditu. EAEn, PSEren gainetik gelditu arren, behera egin du, eta alderdi sozialistak kontrako joera erakutsi du. Lehen datuen arabera, zentzuzkoa da pentsatzea PSEri mesede egin diola Eusko Jaurlaritza eskuratzeak. Espainian ez bezala, hobeto lortu du jarraitzaileak mobilizatzea, hain zuzen, PPren kaltetan. Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak ez du batuketarik ekarri. EAren eta Aralarren indarrak bildu behar zituen, baina duela bost urte EAk bakarrik lortu zuen kopurutik 10.000 botora gelditu da. EAren barne krisiarekin batera, koalizioa egiteko moduak eta une politikoak zerikusia izan dute emaitzetan. Horrez gain, Madrazoren garaiaren osteko EBren gainbehera areagotu da.

Ezker abertzalearentzat garrantzitsuena posizio erlatiboan egindako jauzia izan da. Hego Euskal Herrian, HZk %10,3 bildu zuen. II-HEk, ordea, %15,1 -irregulartasunak kontuan izan gabe-. EAJk %22,9 bildu du, eta Aralarren eta EAren arteko koalizioak, %6. Posizio erlatibo on horrek erraztu ahal dio ezker abertzaleari apustu handinahikoagoei heltzea. Baina Espainiako egoera orokorra ez du alde izango, Zapateroren posizioa kaskartu egin baita, eta Raxoirena indartu.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Xabier [Bisitaria]
Nere uste apalean Alfonso Sastreri aulkia kendu egin dioten susmoa daukat. Boto zuria nola igo da 50.000-tik 125.000-ra? Ez al da susmagarria? Nik uste dut Espainiako herri askotan, Iniziatibaren botoak zakarrontzira bota dituztela. Sasi-demokrazia honetan bizitzera kondenatuta al gaude? Ez al zaizue iruditzen badela garaia espainiar estatuari agur esan eta gure estatu propioa (1512-an galdu genuena) berreskuratzeko? Nafarroako Pedro Mariskala harro egongo litzateke horretaz, gainera zor diogu. Kartzelan hil zuten lehenengo euskal preso politikoa bait da. Gora Nafarroako estatua! Gora gure Euskal Herri maitea!
Permalink-a 2009-06-09 @ 22:17
Bidaltzailea: Anton [Bisitaria]
Ezker abertzaleak ez du Espainian arazo bakarra. Zubi guztiak birrindu ditu urteotan, ez Espainiara doazenak bakarrik, eta oso zaila izango zaio aliantzak osatu ahal izatea. Hauteskundeotan jasotako babesak lagundu behar lioke beste jarrera batzuetara jotzen.
Sektarismoan sakonduz lehengo lepotik jarraitzea du buruaz beste egiteko modurik azkarrena.
Permalink-a 2009-06-10 @ 09:25
Bidaltzailea: gio [Bisitaria] · http://www.goi@hotmail.com
pnv botu galera oso hanndia izan du, eta alderdi gutxxitarra bihurtzeko bidea darama zuzenean, edo apustu soberanista egiten du ala gutxitzeko bidea handitzen dute
Permalink-a 2009-06-10 @ 13:51
Bidaltzailea: santiago gangoitia [Bisitaria] · http://yagobaudalaitz@gmail.com
Kaixo Pello:Europako hauteskudeak horrek, ba dira pentsatzeko.
Europan zehar, eskuindarrak igo ziren, Estatu espainolan baita ere.
Euskal Herrian ez, hau da Europako salbuespenak.
Sozialista Partiduek nori jokatzen dute?
PPeko partiduei, ezer esango nahi dut, oso garbi dago nork diran.
Horri buruz abstensioa haundia.
Bainan geuk barruan, hau da koska! ezta.?
Guk, danon artean zerbait egin beharko degu.
II-HE, izugarrizko emaitza...! Ta dana haien kontra, egon zan, Kontura hartuz behar dala.
Beno Pello, agur bero bat.
Permalink-a 2009-06-10 @ 20:38
Bidaltzailea: santiago gangoitia [Bisitaria] · http://yagobaudalaitz@gmail.com
Ah! parkatu, gauza bat ahaztu izan nuen. Izelesko iruzurra, hala harrapagaillua, estatu española, prestatu zuen, hauteskunde horretan.
Azkenean ez nai ezebaterako txunditurik, zer ote iragan egingo. Ezer berri eguzkipean!
Hala eta guztiz ere, beti aurrera, guk ondo badakigu,
haei ezer ez espero egingo degu.
Betidanik izan gera, gera, eta beti izango gera.
Permalink-a 2009-06-10 @ 23:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Konponbidearen talaia

Euskal Herrian konponbidea jorratzeko garaia delakoan, bidaldi horren lekuko izan nahi du bitakora kaiera honek. Albisteak, gogoetak, zertzeladak, hemeroteka, erreferentziak, eztabaidarako aukera, kolaborazioak… Leiho bat zabal-zabalik, konponbide iraunkor eta justuaren itxaropenez. Jokoan dagoenaren garrantzia kontuan izanik, erantzukizunez, begirunez eta zintzotasunez jokatzeko konpromisoa du blog honek.

Otsaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!