Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Bitara dira ospatzen

2013-12-22

Permalink Irakurt-pitxiak, 126 hitz  

Bitara dira ospatzen

Trikiti sonetarako pentsatu zuen Bitorianok ahapaldi hauen ekarria. Mutikotan Mendatan entzundako koplen gomuta sarri piztu ohi zitzaion. 1984an listo zuen kristandade zabalean kristauak bitara sailkatuta, halaxe ikusteak sortzen zion saminaren fuitu, errepika koplatuan azpimarraz utzi zigun hau. Errondara girotuz, agudo prestatu genion, pandero laguntzaz airoso abesteko moduan. Lehen urtetan, 8-10etan sarri abestu genuen. Berriagoek hartu zioten txanda. Entzun Gabonak kristandadean

Gabonak kristandadean,
Bitara dira ospatzen,
Gabonak kristandadean:
Aberatsak ugarian,
pobreak pobre-legean;
Gabonak kristandadean.
Gabonak kristandadean.

Gabonak kristandadean,
aberatsak ugarian,
Gabonak kristandadean:
handia da pobreen saila
pobreen pobreza-legean;
Gabonak kristandadean.
Gabonak kristandadean.

Gabonak kristandadean,
handia da pobreen saila,
Gabonak kristandadean:
aberatsak ugarian,
pobreak pobre-legean;
Gabonak kristandadean.
Gabonak kristandadean.

Bitara dira ospatzen
Gabonak kristandadean
bitara dira ospatzen:
aberatsak ugarian,
pobreak pobre, Gabonak
bitara dira ospatzen
aiene, kristandadean.

Erantzunak:

Bidaltzailea: bi? [Bisitaria]
Bi.
Aurretik bat. Bat.
Ta hiru. Hiru.
Gehiago daude bat, hiru, bi baino.





Permalink-a 2013-12-22 @ 21:58
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
Egia azaldu zian Mendatarrak. Egunotan halakoak maiz ikusi(ko) ditiagu, soilik erakusleihoak ikusiz irudimena elikatzen eta opari-gosea asetzen duten haurren ondoan dirutza gaitza xahuturik ere nehoiz pozik ez daudenak zeudek. Gurasoekin berdin: batzuek beribilik gaitzenak gidatuagatik beti gehiago nahi duteino, lan hutsa amesten dutenak gero eta gehiago dituk, Gandiaga handiak zioen bezala “handia da pobreen saila”. Batzuek kiloak irabaziko ditiztek errege egun arte, bertze anitzek, aldiz, kartoi eske segitu beharko ditek urte bukaera honetako horma (izotza, karroina, jela, leia, izotza) gogorrari aurre egiteko.
Egon bizkor eta leku beroan.
Permalink-a 2013-12-22 @ 22:52

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Apirila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!