Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Gabon dut anuntzio

2014-01-01

Permalink Irakurt-pitxiak, 168 hitz  

Gabon dut anuntzio

https://soundcloud.com/gabon-dut-anuntzio/21-gabon-dut-anuntzio?in=gabon-dut-anuntzio/sets/soinuz-eta-kantuz

Anuntzio izenak lotu zion Bitorianori aspaldiko kinkilari bandoemale ozen haien akordua. Herrixka ta auzo, han botatzen omen zuten plazan tente, astotxo saski-kargatua aldamenean zuela, zekarten generoaren proklama potentea. Estanpa horren harira josi zuen hiruko anuntzio-dei tronpetero hau. Noski, erronda pixka bat zabaltzen eta soinu sona hartzen zihoanez, koruak osatzen zuen, kanona asmatuz, etxe bakoitzerako gabonketa. Deiak, ozen dadin, laguntza gutxi behar du: koruak, aldiz, ahots nahasketaz erantzungo du. Entzun Gabon dut anuntzio

Gabon dut anuntzio
desinteresatu;
Eguberri poza dut
nahi erregalatu:
Gabon-Eguberrien
berria haizatu,
doan dadin jendea
munduan gozatu.

GABON TA EGUBERRI
DITUT ALDARRIGAI,
BELENGO BERRI ONA
DAKARKIT GOZAGAI!

Ez dut anuntziatzen
merkatuko gairik,
ez naiz komertziante
sinestedun baizlk.
Dakardan merkantzia,
hain dakart doanik,
nahi duenak har beza
konpromezu barik.

GABON TA EGUBERRI
DITUT ALDARRIGAI,
BELENGO BERRI ONA
DAKARKIT COZAGAI!

Gabon pozaren karga
dakarkit Belendik,
Eguberriren karga
gozoa dakarkit:
Jainkoa haur egin da
guganatu nahirik
zenbat maite gaituen
agertzeagatik.

GABON TA EGUBERRI
DITUT ALDARRIGAI,
BELENGO BERRI ONA
DAKARKIT COZAGAI!

Erantzunak:

Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Belengo estaldiaren poza ospatzen da munduan; Ama Birgina semearekin,Jesus jaio berria tartean eta San Jose ikusmiran Mariak lustruzko semea ekarri ostean muzin egin ziolako.Bitartean Ama Birgina jaioberriari begira, begirada du fina,tristea eta gozoa vaina belaunezko jarria ez ditu hanka bi beheran eskubia goratua eta ezkerra lurrean.Pozgarria da jaiotza Jesús bedeinkatua izan zelako Ama Birginaz.
Erregeak ere etorri zitzaizkion jaioberriari hiru ofrendekin eta hórrela Jesús izan genuen 33 urte arte, pertsonai berezia munduan horietako asko diren bezelakoak;izan ere Jesús eredua izan da munduan eta hórrela ofrenda gabeko gizaseme asko ditugu.Azkenea Mandela dugularik.
Guzti honekin bizitza ez dela inoizko eteko Ama Birginak berea egin zuelako, bizi berri mundura ekarri, bere semea vaina San Jose ordea ez zuen familia hau oso gustokorik izan, nahikoa da bere bastoia ikusita antzematea berak profeta izan nahi zuela eta Jesusek bere txanpon miresgarriak hartu zizkion Mariaren eskua semeari luzatu ziolako.Horrela ditugu Ama Birgina zeruan dena bere Jesús semearekin San Joseren berri ezer gutxi dagikula.Arotza izan zela eta semea bere alboretik miresmen gutxiko aita moduan aholkuak emanez.
Belen esistitzen da.
Ondo izan.
Permalink-a 2014-01-01 @ 20:55

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Martxoa 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!