Berria.infoko blog komunitatea

Login

Mendiko behatokia

Pello Zabala

Mezua: Paper-de-plata

2013-12-20

Permalink ekomaitea, 175 hitz  

Paper-de-plata

Paper-de-platan adornu susmagarri margodun diztizaria zen estalki engainugarriari. Hala zioen Bitorianok, ttikitatik ikasi zuela halako paper mota guztiekin gibel-beldurrez mesfidatzen. Oraintxe 30 urte asmatu ta landu zuen paper-de-plata horren barne-maminetan gorde ohi zen gabon-kontuekin. Urtero abestu izan dugu Eguberri bezperako errondan. Halakoxe talde emana daukazu hemen, klikatuz aise entzun dezakezunez: koadrillako abeskera da, hartantxekoa. Entzun ETA GABONAK

ETA GABONAK, ETA GABONAK:
ZELOFAN, PAPER DE PLATA.

Gabonak datozela-ta
jendearen tarrapata
Gabonak datozela-ta
erosketa da nagusi,
adornua ta zarata.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak datozela-ta
zelofan, paper de plata,
gastatu dugu soldata;
nahiz epetan, nahiz zorretan,
kapritxorik ez da falta.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak datozela-ta
txanpon-txanpanak botaka,
itxura hala dela-ta.
Letra ederrik helduko
zaigu, Gabonak pasa-ta.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak zetozela-ta
bota genuena falta.
Bukatu da tarrapata.
Ez da erraza izango
urtarrileko aldapa.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak zetozela-ta
zelofan, paper de plata,
tontakeria galanta:
ogi ta gatzetarako
behar dena ere janda!

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Erantzunak:

Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Gabonak datoztela-ta "junta ta junta ta junta " abestiarekin batera ditugu veste hainbat kanta Gabon Gauean etxeetan hurrengo egunean izan dezagun itsas ondarra bedahio opari moduan.
Ondo izan.
Permalink-a 2013-12-20 @ 23:12
Bidaltzailea: Txantrea [Bisitaria]
…gastatu dugu soldata… aurten ordaindu diguten apurra ez diagu gastatu, hori eta gehiago beharko baitugu urtatserat iritsiko bagara. Diru saria murrizteak eta salgaien nahiz oinarrizko eta ezinbertzeko gastuen garestitzeak urtarrileko aldapa are gogorrago bilakatuko ditek.
Ongi pasa 24ko kalejiran, geuk ere ahal duguna eginen diagu, dugun apurtxotik zerbait gordetzen saiatuko gaituk eta zubipeko kartoidunak, ahalaz, laguntzerat bermatuko gaituk.
Egon bizkor.
Permalink-a 2013-12-21 @ 00:49

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Mendiko behatokia

Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio...

Apirila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!