Berria.infoko blog komunitatea

Login

Txinpantze biluzia

Juan Ignacio Perez Iglesias

Mezua: Sexua eta matematika-trebetasunak

2010-07-14

Permalink Orokorra, 150 hitz  

Sexua eta matematika-trebetasunak

Normalean, neskek mutilek baino kalifikazio txarragoak eskuratzen dituzte matematikako ikasgaietan. Eta askok uste dute berezko ezaugarriak direla desberdintasun hori eragiten dutenak.

Baina hori ez omen dago hain argi. Evanstongo (Illinois, AEB) Northwestern Universityn jarduten den Paola Sapienza ikertzaileak erakutsi du desberdintasun hori ez dela sortzetikoa, ingurumenak eragindakoa baizik. Bere lan batean (Science, 320, 1164 or.) irakurri ahal izan dudanez, mutilen aldeko aldea txikiagoa da gizonezko eta andrazkoen arteko berdintasun maila garaiagoa duten gizarteetan. Hori horrela bada, orduan, hezkuntzarekin zerikusia duten eragileei dagokie desberdintasuna, eta ez jaiotzetiko datozenei.

Ondorio horretara heltzeko, 40 herritako neskek eta mutilek erdietsiriko matematikako notak aztertu ditu eta ikusi du batzuen eta besteen kalifikazioen arteko aldea gizon eta emakumeen arteko desberdintasun mailari dagokiola. Turkiak bezala sexu arteko desberdintasun handia duten herrietan gertatzen da mutilen aldeko desberdintasun handiena. Baina kontrakoa gertatzen da berdintasun maila garaia duten herrietan; hortaz, kasik ez dago desberdintasunik Suedia eta Norvegiako neskek eta mutilek lorturiko noten artean.

Erantzunak:

Bidaltzailea: joseba [Bisitaria]
interesgarria, juan ignacio, sapienzaren jakituriaz jantzitako artikulua. normalean matematika eta sexu-trebetasunak izaten dira eta askoren ahotan!

;-)
Permalink-a 2010-07-14 @ 23:05
Bidaltzailea: juanmari [Bisitaria]
Perez Iglesias jaunaren beste pellokeri bat.
Permalink-a 2010-07-15 @ 12:21
Bidaltzailea: Juan Ignacio Perez Iglesias [Kidea]
juanmari:
uste nuen medio honetan anonimatuak ez zuela holako portaera zikinik babesten; oker nengoen baina. Zuk badakizu nor naizen ni; nik ez dakit nor zaren eta hori baliatu duzu nik idatzitakoa (bide batez, zientzia-ikerketa serio batean oinarrituta dagoena) deskalifikatzeko.
Bada, jakin ezazu zeu izan zarela bere burua deskalifikatu duena, kritikak onargarriak baitira baina irainak ez.
Permalink-a 2010-07-15 @ 18:56
Bidaltzailea: Leire [Bisitaria]
matematika trebetasuna historian zehar mutilek gehiago garatu dute neskek baino; hezkuntza aldetik mutilek habantail gehiago izan dute, gaur egun, aldiz, herrialde garatuetan ez da hori gertatzen. Ikerketaren ondoria logika hutsa da baina norbaitek demostratu behar du.
Permalink-a 2010-08-18 @ 15:27
Bidaltzailea: Mikel Laboa [Bisitaria]
Oso iruzkin jakintsua Juanigpe!
Zuk bai zu!
Eutsi goiari Juanignazio!Gudari bat zara!
Permalink-a 2010-10-21 @ 20:49
Bidaltzailea: Ruper Ordorika [Bisitaria]
Juan Ignazio nire aburuz 4-4-2 sistema errentagarriago izango litzateke egoera honen aurrean.
Permalink-a 2010-10-21 @ 20:51
Bidaltzailea: ttukuna [Bisitaria]
Guztiz ados nago azterketa horiekin eta nide batez, mezu honen bitartez, kritika bat egin nahiko nioke hezkuntza sistemari:

Jakina da neskak (munduko latitude hauetan behintzat, ba baitakigu gainera geografiak eta baldintza atmosferikoek biologian duten eraginean) lehenago heltzen direla "adimen heldutasun" batera ("madurez" delakoa espaiñieraz); mutilak beranduxeago.
Nire esperientzia propioan, gaztetan "oso azkartzat" jo ninduten denek, batxilergora iritsi arte. Bertan mutilak neskoi izorratzen, akonplejatu arazten edota ligatzen pasatzen zituzten ikastorduak. Emaitza: suspentso mordoxka (txikia nintzenean oporretarako handien matematika liburuak eramaten nituen nirekin, batxilergo garaietan ordea...ezin kontzentratu).

Konklusioa: egungo sistema eredu mediokre honetan, behintzat, nerabeek aparte ikasi beharko lukete.
Permalink-a 2010-12-28 @ 16:01
Bidaltzailea: NeoFix [Bisitaria]
Hara Mademoiselle... interesgarria zeure burutapena.
Finlandian badirudi nolabaiteko "libre albedrio"-a ematen dietela haurrei eskolan jokoa eta ikasketa nahastuz beren grina asetzeko asmoz. Emaitzak izugarri onak omen dira.
Lasaitu mesedez!
Permalink-a 2011-01-12 @ 17:06
Bidaltzailea: Errafa [Bisitaria]
Eskerrik asko ikerketa interesgarri hau azaltzeagatik. Nerabetasuna zailtasun batzuk dakartza itsatsita eta gizarte bakoitzaren ispilu dira nerabeak,baina salbuespenak gero eta ugariagoak dira. Gero eta nerabe gehiago berdintasuna, anaitasuna eta elkartasuna erakusten dute. Berdin, anai eta elkarrenganako jarrera ezin hobeak eta oso onak agertzen dituzte. Mila esker eta Gora Euskal Herriko eta mundu zabaleko kultura!
Permalink-a 2011-02-01 @ 19:30
Bidaltzailea: Ifar Zuzena [Bisitaria]
?
Permalink-a 2011-02-13 @ 16:27
Bidaltzailea: beste emakume bat [Bisitaria]
NeoFixi:
Arrazoi dik neska horrek. Berdintasun berdinak dauzkagu, baina ez gara berdinak. Eta edade horietan, NABARIEGIA DA. Bakoitzak erabaki dezala bere seme-alabak nora eraman, baino ezkuntza eredu ZIZTRIN-KUTRE honetan behintzat (Finlandiako kalitatera iritsi arte), sexu bereizketa hobea litzateke.

P.D. Gai hoentaz aparte: Oso arro zailtzate mutilak gaur egungo gizarte matxista honetan, lekzio on bat merezi duzute, ia gehienok.
Permalink-a 2011-02-14 @ 21:55
Bidaltzailea: beste emakume bat [Bisitaria]
BARKATU, aurreko mezuan nahastu egin naiz eta gaizki idatzi dut: ESKUBIDE BERDINAK DAUZKAGULA BAINA EZ GARELA BERDINAK esan nahi nuen.
Eskerrik asko.
Permalink-a 2011-02-14 @ 21:58
Bidaltzailea: Jane [Bisitaria]
Perez Iglesias jaunarentzat:

Egia da juanmari delako batek irain txiki bat egin dizula (esango nuke "pellokeria", euskaraz, iraina dela, baina aski txikia, irain guztiak ez dira maila berekoak eta). Baina zure erreakzioa ez dakit neurriz kanpokoa ez ote den: "portaera zikina" duela ihardestea, tira, hori ere iraina da, eta agian bestea baino handiagoa (agian!).

Baina bego hori. Beste puntu batez galdetu nahi nizuke: erantzun berdina emango zenioke gertakari hau gaztelaniazko medio batean gertatu izan balitz?

Galdera erretorikoa da guztiz, hau da, ez dizut zinezko galdera bat egiten, zinez erantzun dezazun. Beste hau da nire helburua: gertaera horren gainean hausnarketa txiki bat egin dezazun (eta, nahi baduzu, gurekin konpartitu).

Eta hau da zinezko galdera: zergatik euskaldunok (neu barne) uste dugu euskarazko medioak bestek baino adeitsuagoak izan behar dutela? Zergatik uste dugu "gureetan" ez direla gertatuko "besteetan" (Espainiakoetan?) egunero-egunero gertatzen diren mila eta bat gehiegikeria eta desmasia?

Espero dut nire galderak txartzat ez hartzea, Juan Ignacio. Izan ere, helburu jatorrez idatziak dira, eta ez zuri zirikatzeko gogoz. Izan ere, neuri ere amorru handia ematen dit "juanmari" delako horren moduko mezuak euskal medioetan irakurtzeak, baina ez diet batere garrantzirik ematen "bestelakoetan", eta galdetzen diot neuri buruari: zergatik ote da?
Permalink-a 2011-03-03 @ 18:01
Bidaltzailea: Guernica Gernikara [Bisitaria] · http://www.guernicagernikara.net/home/
“Guernica” margolana Gernikara ekartzeko 5.700 sinadura baina gahiago bildu dira. Zure atxikimendua eskatzen dugu gure ustez zilegi den aspaldiko aldarrikapen honen alde: “Guernica-Gernikara” ekar dezatela.

http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80

Eta klikatu ere facebook orrian gustuko duzutela http://on.fb.me/gZdkvz
Permalink-a 2011-03-25 @ 10:55
Bidaltzailea: aitor [Bisitaria]
perez Iglesias Jauna,ez nator matematikaz idaztera,galdera bat daukat zuretzat.
Azpimarra saioan esan zenuen japoniako lurrikadak erakutsi duela zentral nuklearrak seguruak direla,hori komentatu zenuenean programa amaitu zen....

Ni arrituta gelditu nintzen, ustez jakintsu bat den profesional batetik hori entzutean.
Faborez azaldu zer esan nahi zenuen ,ni agian motza nahiz eta halako gaietan.
Besarkada bat!
Permalink-a 2011-04-12 @ 22:23
Bidaltzailea: NeoFixek Beste Emakume horri [Bisitaria]
Bai zera Beste Emakume!
Batxilergoan izandako arazoen errudunak mutilak izan dira...
Hori bai ostrukaren jokaera!
Ikasketa sistema ziztrin-kutre hontan, ni, mutila izanik, zekula ez dut ziniztu. Ta inola ere ez zait burutik pasatu, nik, beste sexuarengan dudan erakarpenak izan duela irailerako azterketara aurkeztu behar izanaren errurik.
Hori bai heldutasun falta motel.
Sexu bereizketa ona litzateke baina ez halako argudio "filofemino-sensiblero" horrengatik.
Neskak azkarrago heltzen dira nerabetasunera ta horretan datza gakoa. Eskubide berdinak ditugu (beharko behintzat), bai... baina ez gara berdinak.

Beraz, ez dun arrazoi osorik.
Permalink-a 2011-05-05 @ 12:07
Bidaltzailea: Eder [Bisitaria]
Ikerketa serio dirude eta dioten arabera ezberdintasuna kulturala da batipat. Adoz nago.

Baina kontuz idazten dituzun adierazpenekin.
Aipatzen duzunez: "mutilen aldeko aldea txikiagoa da gizonezko eta andrazkoen arteko berdintasun maila garaiagoa duten gizarteetan". Hori egia dirudi. Baina gero egiten duzun balorazioa nire ustez faltzua da: "Hori horrela bada, orduan, hezkuntzarekin zerikusia duten eragileei dagokie desberdintasuna, eta ez jaiotzetiko datozenei."

Burmuina elementu biologikoa izanez gure gorputzeko beste organo askok bezala hazi dezake. Adibidez titiak. Txikitan, nesken titak eta mutilenak antzekoak dira, koskortzean, emakumea eta gizonen aldeko titiak, danok dakigunez, ezberdintasun handiak dituzte.

Honek ez du esan nahi gizonzkoen burmuina hobeagoa dela, edo alderantziz. Baina gure burmuina atal asko ditu eta gauza esberdinetarako erabiltzen diren atalak emakume eta gizonetan ezberdinak izan leike. Adibidez gizonezkoak, orokorki, matematikaz arduratzen den atala haundiagoa eukitzea posiblea da, eta emakumeak musikaz arduratzen den atala haundiagoa izatea, adibidez. Beti orokorki hitzegiten.
Permalink-a 2012-01-19 @ 20:14
Bidaltzailea: Gosia 69 [Bisitaria]
Nire gelako kasuan, nesken matematikako emaitzak, mutilenak baino altuagoak dira.
Permalink-a 2012-01-23 @ 09:54
Bidaltzailea: Gu! [Bisitaria]
Kaixooooooooo!
Gure gelako kasuan sexuak ez du serikusirik matematiketako trebetasunean. Gure ustez matematikan trebea izan ala ez ez dago honen esku eta biek, neska zein mutil, dute aukera matematiketako trebetasun hau izateko.
Aio pelaioooo! Ta hurrengorarteee:)
Permalink-a 2012-01-24 @ 12:17
Bidaltzailea: Gu! [Bisitaria]
Kaixooooooooo!
Gure gelako kasuan sexuak ez du serikusirik matematiketako trebetasunean. Gure ustez matematikan trebea izan ala ez ez dago honen esku eta biek, neska zein mutil, dute aukera matematiketako trebetasun hau izateko.
Aio pelaioooo! Ta hurrengorarteee:)
Permalink-a 2012-01-24 @ 12:18
Bidaltzailea: ni [Bisitaria]
Olaa Peñaa!!
Gure gelako kasuan sexuak ez du serikusirik matematiketako trebetasunean
Permalink-a 2012-01-24 @ 12:24
Bidaltzailea: ni [Bisitaria]
Olaa Peñaa!!
Gure gelako kasuan sexuak ez du serikusirik matematiketako trebetasunean.
PD: gure gelan danak makina batzuk gara!!
Aguuur! eta eskerrik askooo huu irakurtzeagatik1 :)
Permalink-a 2012-01-24 @ 12:26
Bidaltzailea: Ez painiarra [Bisitaria]
Pena da gure herriaren esentzien zaindari ideologikoak. juanmari eta besteren baten kasu, beto hor egotea eurekin bat ez datozenei tiro egiteko prest. Orain ere lortu dute bilatutako emaitza, eta badirudi Juan Inazio Perezek ez duela blog honetan idazten jarraituko.
Ekarpen handia Euskal Herriaren eraikuntzari, pellook (tira, ez gaizki hartu, irain aski ttikia da eta).
Permalink-a 2012-02-26 @ 13:05
Bidaltzailea: amona Joxefina [Bisitaria] · http://bisitaria
Orain arte uste nuena ikerketa zientifikoek baieztatu dutela jakiteak asko poztu nau. Eskerrik asko gizarteak ontzat ematen dituen uste ustelak suntsitzeko bidea jorratzen dituzun horri.
Permalink-a 2012-03-20 @ 12:22
Bidaltzailea: maxun [Bisitaria]
Hezkuntza prozesua jolasean ere datza, eta zein mutiko zein neskatoei eskeintzen zaien jolasen aukeran, trebeziak landuko dira edo ez ... Jolasen eskeintza orekatuta batean kokatuko nuke abiapuntua, ikerketan baten ondorioa...
Bestaldetik ezberdintasuna hitzak dakarren konnotazio negatiboak ekiditu behar dugu... horra hor euskaltzaindirako lana!
Permalink-a 2012-10-06 @ 10:47
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Nire ustez, heziketaren bitartez bideratzen dira arlo batzuenganako amodioa edo gorrota. Batzuetan, argi adierazten dira sexuen arteko ezberdintasun hauek, gehienetan berriz, zeharka.

Ikerketa honek nire ustea berretsi du; zoritxarrez, munduko toki askotan, emakumeek eta gizonek ez dute beren gaitasunak garatzeko aukerarik, gizarteak esaten baitu "beste sexuaren" gaitasunak direla.

Biologikoki eta neurologikoki ezberdinak garela argi dago baina horretatik ezin dira lege sozialak atera.
Permalink-a 2012-10-17 @ 19:27
Bidaltzailea: Miranda ez da Obabakoa - Andoni Errazkin Beratzadi [Bisitaria]
Hitzak gara. Hitzak naiz. Guztiak gara erraten edo idazten ditugun hitzen gatibu. Nik 2006. urthean psykhikoki nire buruaz bertze egin nuen. 32 urtherekin, 2012. urthean nire burua emancipatu nuen. On bidean, colonial Statua soveranu Statuan bilakatu nuen. Bethi ere, nire baithan. Joan dira illegalizatione eta condamnatione urtheak. Oraindikan, hemen naiz. 2008. urthean "Hontzaren Baratzea" articuluarekin Jakintza Baitha neutralizatu nuen. 2011. urthean "Desde el porvenir al más allá" articuluarekin Nabarralde neutralizatu nuen. 2011. urthean "Ez, ez; absurdua naiz..." articuluarekin Bernardo Atxaga jauna neutralizatu nuen. 2013ko uztailaren hilabethean Zu Zeu horizontal orainkariaren bidez ETA neutralizatu nuen, eta horrela bai-eta Frantziako imperial Statuaren 6. Republica nahiz Espainiako imperial Statuaren 3. Republica. Ni Nabarroko Euskal Hiriaren Zerogarren Politeia naiz, eta zuek zeuok guztiok nire neure baithatikan Lehen Politeia constituitzen ari zarete. Kontraerranak lehen gainditzen dituenaren baithakoak gara, gaur egun Kurt Gödel jaunaren baithakoak gara. 2013ko martxoaren 11tikan 15erat Euskal Hiria constituitu genuen, eta bere Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia. Horrela, colonial irudikari den Obaba gainditu genuen. Kalaportu Obaban dago, eta Obaba Theatroak eman behar zuena eman du: 3 desagertu, 475 hil, 9,500 torturatu, 4,500 gatibatu, 35,000 bahitu. Hau Nabarroa da, eta hemen ez dago Kalaporturikan, ez Obabarikan; hemen matriarkhal desalienationea dago. Esther Margareta Katzen anderea eta bere Der Dressierte Mann liburua. Euskal Colonial Culturaren eta bere Euskal Colonial Literaturaren alerikan hoberena Jon Miranda jaunaren "Haur Besoetakoa" liburua da. Gaixo geinu baten lana. Gaixo Herri, Natione, Statu baten lana. Berak ez zuen bere irentzaile ama gainditu, eta gure Herriak, Nationeak, Statuak ez du bere irentzaile ama gainditu. Baina, gaixo geinu honek Nabar colonialitateari Frantziar metropolitatea eskaini zion. Ez dezagun Jon Miranda jauna bigarren aldiz hil.
Permalink-a 2013-08-08 @ 12:09
Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Gizon emakumeak berdin gara animez.Sexua ornitzeko ordea bakoitza elikatzen da behar duen horrekin bai jasoz bai bilaketari ekinez.Horrela biologikoki desberdinak gara plazeboak ere desberdinak ditugu baina sentimentu kontuetan bera gara.
Eta hezkuntza arloan kontutan hartu beharrekoa dugu nahitanahiez desberdintasun horiek baita berdintasun horiek.Hezkuntza oso du garrantzia haurrengan eta ondorioak begi bistan datzate.
Ondo izan!
Permalink-a 2013-10-11 @ 19:04
Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Gizon emakumeak berdin gara animez.Sexua ornitzeko ordea bakoitza elikatzen da behar duen horrekin bai jasoz bai bilaketari ekinez.Horrela biologikoki desberdinak gara plazeboak ere desberdinak ditugu baina sentimentu kontuetan bera gara.
Eta hezkuntza arloan kontutan hartu beharrekoa dugu nahitanahiez desberdintasun horiek baita berdintasun horiek.Hezkuntza oso du garrantzia haurrengan eta ondorioak begi bistan datzate.
Ondo izan!
Permalink-a 2013-10-11 @ 19:15
Bidaltzailea: mertxe [Bisitaria]
Bi dira paraleloan matematikaseko eragiketa nagusia kendu edo eman, beraz, kenketa edo zatiketa eta, baita gehiketa edo biderketak ere.Sexuan paralelismorik ez dugu vaina baita bi eragiketa ere nahia adina eman edo behar bezala zatitu.Ondorioz, eman horretan sexuan karraskiloa dugu eta baita aldakonea ere txiki txiki egitekotan bat. Ondorioetatik jakin nahi nuke eragiketak ondo eginak ditugu?
Ondo izan.
Permalink-a 2013-11-07 @ 22:36

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Txinpantze biluzia

"Gizasemea naiz; ezer ez zait arrotz gizon-emakumeengan” (“Homo sum, humani nihil a me alienum puto”, Publio Terencio Africano, k.a. 165)

Abendua 2018
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!