Berria.infoko blog komunitatea

Login

Gauzen hegoaldea

Txuma Murugarren

Mezua: Antisistema

2009-04-08

Permalink Denetarik, 114 hitz  

Antisistema

Gaurko berrietako bat da agure bat hil dutela (dela) Ingalaterran eta bideo bat agertzen da non ikusten den nola poliziak, zakarki, bultzatzen duen lurrera. Handik gutxira, altxatu eta hil omen zen bihotzekoak jota. Ikertuko dute poliziaren bortizkeriagatik izan den. Honek izua altxatu omen du Ingalaterran, izan ere, denek aipatzen dute (norbait salbu egongo balitz bezala) ez zela "antisistema" bat, langile xume bat baino. Bigarren irakurketa batean, ondorioztatu daiteke "antisistemak" hiltzea ulergarria dela, eta hala balitz, poliziaren ekintza ondo dagoela eta ez dela ezer ikertu behar. Europa gero eta kontserbadoreago honetan (krisiarekin eskumaren eta urraketa sozialen areagotzea ikusiko dugu oraindik ere)joera beldurgarri bat zabaltzen ari da, gurekin zaude edo zureak egin du, dioen araua.

Erantzunak:

Bidaltzailea: hilgarri [Bisitaria]
Pertxona batzuk hiltzeagatik (antisistemak) ez da ezer gertatzen, beste batzuk zirikatze hutsarekin ordea, zure bizia arriskuan jartzen duzu; eta hioltzen badituzu orduan bai mundua zuri begira jarriko da atzamar akusatzaile eta guzi.Ala trena!
Permalink-a 2009-04-08 @ 11:03
Bidaltzailea: Txuma Murugarren [Kidea] · www.txumamurugarren.com
Hiltzen ba"dituzu"??
Permalink-a 2009-04-08 @ 11:36
Bidaltzailea: hilgarri [Bisitaria]
Hiltzen ba"gaituzte"?
Permalink-a 2009-04-08 @ 13:17
Bidaltzailea: Txuma Murugarren [Kidea] · www.txumamurugarren.com
Jode,jakin nahi nuen zein zen -zu eta orain galdetu behar dizut nortzuk diren gaitu- (ditu- eta -te suposatzen ditut). Bestela horrela jarraituz gero aditz-sistema osoari errepasoa emango diogu.
Permalink-a 2009-04-08 @ 14:02
Bidaltzailea: hilgarri [Bisitaria]
Ulertzen da ezta? Hiltzaile batzuk naiz eta errudunak izan kalean lasai asko eta agintean eta beste batzuk ezer egin gabe hiltzaileak dira, Herri honen alde lan politikoa burutzearren adb.
Permalink-a 2009-04-08 @ 14:23
Bidaltzailea: Txuma Murugarren [Kidea] · www.txumamurugarren.com
Bai, horrela daude gauzak, zurrunbilo gaiztoa da. Lapur txikiak kastigatzeko nonahi badaude kartzelak, handiak hor ikusten ditut paseoan dabiltzala. Aspaldi handitik daude gauzak horrela.
Permalink-a 2009-04-08 @ 14:31
Bidaltzailea: andoni [Bisitaria]
Bai, halaxe da! Antza denez, eurekaz ez bazagoz, euren kontra zagoz!!! Dikotomia galanta, gero!!! Baaa, nik uste dot, nork berea azaltzeko modua ahalbidetu dauen gizarte eredua dala egokiena: zuritik baltzera, badago-ta abaniko galanta!!!
Permalink-a 2009-04-08 @ 18:35
Bidaltzailea: Alex [Bisitaria]
Feudalismo kapitalista bateruntz goaz? Egungo oligarkia gure errege bezain "irresponzablea" izango ote da legeen aurrean?
Permalink-a 2009-04-09 @ 09:19
Bidaltzailea: j [Bisitaria]
Gogoratzen al duzue ROsa Zarra? Ez omen zuen ertzantzak erail. Harrituta gelditzen naiz, horrelako irudiak ikusi eta indignatuta , "eskerrak han ez garen bizi..." eta horrelakoak esaten dituztenekin. Ez dut esango ondo iruditzen zaidanik, ezta gutxiagorik ere, baina irudi horiek gaur, hemen, polizia garbi dagoela erakusteko erabiliko lituzkete, "bultzada txiki bat besterik ez zion eman-eta, eta bihotzekoa berriz, egun horretantxe tokatzen zitzaion" esanez. Eta gaur eta hemen irudi horiekin indignatzen den jende askok irentsi agingo luke
Permalink-a 2009-05-02 @ 13:47
Bidaltzailea: Irati G [Bisitaria]
zakarrikez.nireblog.com
Permalink-a 2009-10-25 @ 02:14
Bidaltzailea: Iturri [Bisitaria]
ta hauek antisistema al dira?
www.myspace.com/ciclositurgaiz
barre ederrak bota ditut behintzat....
Permalink-a 2010-03-01 @ 14:48

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Gauzen hegoaldea

Begiaren lurralde apetatsuan gauzen kartografia ez da zientzia zurruna.

Apirila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!