Berria.infoko blog komunitatea

Login

Gauzen hegoaldea

Txuma Murugarren

Mezua: HERRIAREN BEGI ZALATARIA

2010-03-10

Permalink Denetarik, 220 hitz  

HERRIAREN BEGI ZALATARIA

Herriari, poliziaren lana egin dezan, tartea eskaintzen zaionean, paranoia sustatzen hasten da. Jendeak zuhurrago jokatzen du, belarriak multiplikatuta, begiak zorrotzago, eta edonon topa dezake krimenaren zantzua. Herri honetan, non preso baten argazkia erakustea delitua den, erraz aurkituko dute salatariek euren "zibismoa" erakusteko abagunea, pagotxa da herri hau salatari amateurrentzat. Ziur naiz Eusko Jaurlaritzak abian jarri nahi duen web zerbitzu berriak arrakasta izango duena, hori bai, sektore konkretu baten barruan, legalitatearen barruan daudenen artean, esan nahi dut, Espainiako lege espainiarrenaren zaindari zuhurren artean. Zeren hemen ez gara ari benetako delituez, ez, hemen jokabidez, ideiez, areago estetikaz ari baikara, horiek ere salagarriak baitira, horiek hain zuzen ere. Auzokidea ezker abertzalearen orbitan dagoelako susmoa badaukat erraz aurkituko diot, lege espainiarraren hegalpean, zigorgarri den zerbait, eta hala ez bada, izorratu behintzat izorratuko dut. Eta adibidean ezker abertzaleko pertsona bat jarri dut, eta ez kasualitatez, izan ere web zerbitzu hau konstituzionalistek erabiltzeko pentsatuta baitago, hemen, kale borrokarako prest egotearen susmoa, terrorismoa goratzea, presoen argazkiak erakustea, auzoko "herrikoan" sartzea, konpainia txarrekin ibiltzea, eta abarrak salatuko baitira. Eta gogoan dut amatxik kontatzen zuena, garai batean gerra baten ostean, herriko zenbaitek salatzen zituztela beste batzuk, asmo ilunak tarteko, eta balizko salatari horien paranoia, tabula rasa eta manikeismoa beldurgarriak iruditzen bazaizkit ere, are beldurgarriago web zerbitzu horretatik erator daitekeen informazioarekin nola jokatuko den ez jakitea. Mucha policia poca diversion.

Erantzunak:

Bidaltzailea: ui [Bisitaria]
espainiar konstituzionalistak ari dira independentismoa kriminalizatu beren mediotan, eta egunero bat torturatzen eta kartzelatzen etako akuzazio pean nahiz hori ez inolaz hemen probatu EHm, zergatik gu madrildarrak han epaitzen gaituzte, eta guk eztugu madrildarrik epaitzeko eskubiderik, hori pnv ren traizioa espainiarrei ematea euskaldunak epaitzeko autoritatea, izan ere zergati EH ezgaittuzte epaitzen euskkaldun denak akuzazio denetan
Permalink-a 2010-03-10 @ 12:27
Bidaltzailea: Niko [Bisitaria]
Ia-ia gerraren eran garela diozu? Ez, ez, hauxe demokrazia hutsa da. Salatu bai, baina bakarrik guk, constituzionalistok. Torturatu bai, baina bakarrik guk. Hil ere bai, baina geureok.

Web horri salaketekin betetzea espero dut, baina ez constituzionalistenekin
Permalink-a 2010-03-10 @ 13:30
Bidaltzailea: amallo [Bisitaria]
Gerrosteko salaketa "urlia gorria da" zen; gaurkoa, "urlia ezker abertzalekoa da". Betiko normaltasunean gu.
Permalink-a 2010-03-10 @ 20:41
Bidaltzailea: txantrea [Bisitaria]
Gerra garaiko hiltzaile batzuk, oraino ere, bizirik daude. Web zerbitzu horretan egin zituztenak, hilketak, bortxaketak, ezponderatzeak..., salatuz gero (eta egiteko aiherrak gaude) epailearen aitzinerat eramanen lirateke?
Angel Berrueta kasuaren arduradunak aske daude, salagarria da hori ere?

Egon adi, hurrengoa hehorri izanen haizelako.
Permalink-a 2010-03-10 @ 22:53
Bidaltzailea: Garazi [Bisitaria]
Gauza bat da zeure ideia politikoak eukitzea, eta beste bat talde terrorista bat defendatzea.
Permalink-a 2010-03-11 @ 13:45
Bidaltzailea: Txuma Murugarren [Kidea] · www.txumamurugarren.com
Bo, bo, bo, Garazi, horretaz ari nintzen hain zuzen ere paranoia, tabula rasa eta manikeismoa aipatzen nituenean, baina ez dakit ulertzen dituzun terminook, zeren zuk jokabide berbera erabili baituzu zeure iruzkin horretan.
Permalink-a 2010-03-11 @ 15:39
Bidaltzailea: nerau [Bisitaria]
Jope, Garazi. Ze demokrata zaren!!! Honainoko bidea egitea ere zure demokraziatasuna erakusteko!! Eta zer , nik talde terrorista baten aldekoa banaiz? zer egingo zenidake zuk? Jo? kartzelaratu? Isuna jarri? Inkomunikatu? Zipaioen porrak hartu eta kolpe batzuk/asko jo? Zein da neurria ustezko defentsa hori zigortzeko? ... Jakina, zuk zeuk eskuak garbitzen dituzu eta lan hori demokratei uzten diezu: Audiencia Nazionalari. Gero, begiak itxi , nahi dutena egiten dute eta zu eta zure modukoak lasai geratzen zarete: "Ondo egin diete, talde terrorista defendatu dutelako". Eta torturak, kolpeak eta atxiloketak ontzat jotzen dituzu(e). tira ba, segi/jarrai zoriontsu zure mentalitate garbi xuri horrekin. eta hasi telefono hori erabiltzen, seguru aurkitu duzula bat baino gehiago egurtu dezaten ..
Permalink-a 2010-03-19 @ 09:51
Bidaltzailea: oroit kondaira [Bisitaria]
Euskal Herriaren zerbitzura zaudeten esklaboak pena handia ematen didazue. Gizajo hutsak zarete. Naziak kanpora!!! Gora Euskal Hiria eta norbanakoaren askatasuna. Faxismo guztien aurka egongo gara beti anarkistok. Anarkoindibidualista gipuzkoar bat.
Permalink-a 2010-03-19 @ 12:17
Bidaltzailea: txantrea [Bisitaria]
“Anarkista” batzuek ongi ikasi eta barneratu beharko lukete gure auzolanaren berri zuen Kropotkinek idatzi zuen Ogiaren Konkista. Indibidualismoaren bidetik hobe kontrolatzen-suntsitzen-deusezten gaituzte. “Elkarren lanak, ongi uztartuz, altxatzen dira etxeak” (Landart). Batasunetik heldu da indarra.
Egon bizkor (eta lagunduta).


Permalink-a 2010-03-19 @ 20:06
Bidaltzailea: Oroit Kondaira [Bisitaria]
Ni ez naiz anarkista klasikoa, 18 urterekin bai, baina gaur egun Max Stirner-en eredua jarraitzea egokiagoa iruditzen zait. Batasuna ez da beharrezkoa, gauzak gaizki doazenean bakarrik gertatzen da, halere, bakoitzak nahiago du bere bidea egitea. Egoismo positiboaren alde beti.
Permalink-a 2010-03-21 @ 18:18
Bidaltzailea: txantrea [Bisitaria]
Anarkismoa gabe, onanismoa. Halaxe nahi gaitiztek.
Permalink-a 2010-03-21 @ 20:55
Bidaltzailea: fieduá [Bisitaria]
Zelatan ibiltzea denbora pasa ederra da herri honetan. Nongoa zara? Zer egiten duzu? Jendeak badaki zein den zure akatsa, zure beldurra, zure desesperazioa. Bertuteak ez dira ikusi nahi.
Permalink-a 2010-03-24 @ 12:25

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Gauzen hegoaldea

Begiaren lurralde apetatsuan gauzen kartografia ez da zientzia zurruna.

Apirila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!