Berria.infoko blog komunitatea

Login

Inon izatekotan

Juan Luis Zabala

2014-11-03

Permalink Atala, 56 hitz  

Autoestimurako autoemandako autolaguntza

“Lasai, Pipi, esaten diot neure buruari goizero, ohetik jaiki berritan, munduari aurre egiteko kemenik gabe sentitzen naizenean. “Neil Young baino gazteagoa haiz, Stephen Hawking baino osasuntsuagoa, Cristiano Ronaldo baino apalagoa, Iñigo Urkullu baino txisposoagoa, Jordi Pujol baino onestagoa, Carlos Iturgaitzek baino hobeto egiten duk euskaraz, Ana Botellak baino hobeto ingelesez… Ezerk ezin hau geldiarazi. Aurrera!”

2014-10-20

Permalink Atala, 607 hitz  

"The Smithsekin jaitsi nintzen astotik"

Víctor Lenore gure artean hizpide izaten ari den honetan, gogoratu naiz duela urtebete inguru bi galdera bidali zizkidala e-mailez, ez dakit nork niregana bideratuta, nire erantzunak The Smiths taldeari buruzko liburu kolektiborako (The Smiths. Música, política y deseo, Errata Naturae, 2014) idatzi behar zuen testua taxutzeko baliagarri izango zitzaizkiolakoan. Gero, antza denez, nire erantzunek ez dute islarik izan Lenoreren testuan, eta seguru asko zilegia ez ezik normala, logikoa eta zentzuzkoa izan da egilearen erabakia.

Dena den, Internetek horretarako ematen duen aukera aprobetxatuz, nik eman nizkion erantzunak hemendik zabaltzea pentsatu dut, agian norbaiti interesatuko zaizkiolakon.

Bitxia da baina, nondik begiratzen zaion, beharbada nire erantzun horiek zerikusi zuzenagoa dute Lenoreren liburu berriarekin (Indies, hipsters y gafapastas, Capitain Swing, 2014) The Smithsenari buruzkoarekin baino:

"Hola, Víctor:

"A ver si te valen mis recuerdos:

"1) En aquella época ("vinilo tempore" que diría el escritor Joxerra Garzia), yo escuchaba mucho Psychedelic Furs, acababa de descubrir Magazine, y Joy Division era, por decirlo de modo prosaico y casi infantil, mi grupo favorito. Conocer y escuchar esos grupos y otros semejantes —que me siguen gustando, claro— me hacía sentir bien, me proporcionaba un mundo propio situado aparte de la realidad que me rodeaba. En esto llegaron —en 1984a, supongo— los Smiths con su Heaven Knows I'm Miserable Now y arrasaron. La canción se convirtió, durante meses, en la más escuchada no sólo en el gaztetxe, sino también en otros bares de mi pueblo, Azkoitia (Gipuzkoa), y gente que no había apreciado hasta entonces el after-punk se pegó a aquella canción, y también, aunque en menor medida, al primer disco largo del grupo. Creo que con los Smiths me bajé del burro. Me di cuenta de la banalidad de mi afición musical; de que descubrir, en un entorno no muy favorable para ello, a Psychedelic Furs, Magazine, Joy Division y demás, no me hacía ni mejor persona, ni más interesante, ni más guapo. La ecuación era clara: 'Si en mi entorno cientos de jóvenes de todo pelaje escuchan a los Smiths, y los Smiths' —tenía que reconocerlo aunque no quisiera, era imposible negarlo— 'son tan buenos o mejores que algunos de los grupos que yo escucho, eso quiere decir que no soy tan especial como creía'. Eso aprendí yo con los Smiths.

"2) Los Smiths no tuvieron, que yo recuerde, ningún asomo de influencia política ni en mi ni en mi entorno. No recuerdo que a nadie le gustaran los Smiths por sus letras, sus declaraciones o sus reivindicaciones. Yo creo que —en Azkoitia por lo menos— nadie lo consideraba un grupo político, como sí podían considerarse políticos, por ejemplo, The Durrutti Column, Elvis Costello o Neil Young, aunque normalmente no prestábamos mucha atención a ese tema. Lo que nos interesaba de todos ellos era, junto a la música, el sentimiento rebelde y libertario que emanaban más allá de lo que pudieran decir en sus canciones o en sus entrevistas; la sensación de libertad que transmitían en un entorno cerrado y culturalmente ahogado. Cuando llegó Meat Is Murder —en 1985, supongo— supimos que los Smiths eran vegetarianos o algo así —porque lo sugerían en el título del LP, que sino ni nos enteramos—, pero nadie prestó atención a eso, ya que no había mucha conciencia sobre el tema. Del carácter político y reivindicativo de los Smiths me he enterado yo mucho más tarde, y también de su lucha contra la homofobia y demás manifestaciones del fascismo en general".

2014-10-17

Permalink Atala, 77 hitz  

Literaturaren loturak

“Ez da Okupazio historikoa nire lehen hiru nobeletan deskribatzen dudana”, azaldu zuen Patrick Modianok elkarrizketa batean. “Nire jatorrien argi zalantzazkoa da. Dena kordokatzen deneko eta dena behera datorreneko giro hori”.

Nik Modiano irakurri nuen lehen aldian, orain dela 25 urte baino gehiago, giro horrek harrapatu ninduen, “argi zalantzazko” horrek. Guztiz bat egiten zuen garai hartako nire aldartearekin. Ez nintzen Okupazioaren garaiko Frantzian bizi, baina gizon bat ari zen ordura artean mutil batenak izandako nire barne lurraldeak bereganatu nahian.

2014-10-10

Permalink Atala, 646 hitz  

Modianoren pasarte hautatu batzuk

Jokin Zaitegi beka eman ezinik geratu zen iaz AED, Kutxa Fundazioak horretarako ematen zion diru-laguntza bertan behera utzi eta gero. Beka horren bidez Nobel saria irabazi zuen idazlearen liburu baten euskarazko itzulpena sustatzen zen. Dena den, Modianoren kasuan, badira bi liburu eskarara itzulita (Udaberri alua, Pello Lizarraldek itzuli eta Igelak 2008an argitaratua; eta Villa Triste, Joseba Urteagak itzuli eta Igelak 2011n argitaraatua). Hemen Modianoren hainbat liburutako pasarte hautatuak paratu ditut, euskaraz:

Livret de famnille (1977)

“Besoetan neraman alabatxoa. Lo zegoen, bere burua nire sorbaldan atsedenduta, Deusek ez zion loa galarazten. Ez zuen, artean, memoriarik”. (Anjel Lertxundiren itzulpena, 2014-10-10eko Berria-n)

Vestiaire de l'enfance (1989)

“Bizirik irtendako pertsonen iraupenaren gaia da, iraganean galdutakoak egun batean berraurkitzeko itxaropenarena”.

“Urteekin hazten ari zen zama batez arintzeko erbesteratu naiz hona, eta nire liburuetan adierazten saiatzen nintzen erruduntasun batez. Zeren errudun? Bolada luze batean amets bera izan nuen askotan: gau batez, auto bat hondoratzen zen Marne ibaiaren uretan. Nik doi-doi lortua nuen onik irtetea, nirekin zegoen pertsona abandonatuta. Ibaiertzeko pontoi batean geldirik, auto hura poliki-poliki uretan nola murgiltzen zen begiratzen nuen, zirkinik egin gabe. Gaur egun ez dut ametsik egiten”.

Dimanches d'Août (1989)

“Gaua epela zen. Alsazia-Lorenako parkeraino paseatuz joan eta banku batean eseri nintzen, zabuen eta hondarrezko laukiaren atzean. Maite dut leku hau larizio-pinuengatik eta zeruaren aurka hain garbi ebakitzen diren eraikinengatik. Arratsalde batzuetan hona etortzen nintzen Sylviarekin esertzera. Seguru sentitzen ginen beren haur txikiei adi zeuden ama haien guztien artean. Inori ez zitzaion bururatuko gure bila parke hartara etortzerik. Eta jendea, gure inguruan, ez zen gutaz arduratzen. Guk ere, azken batean, izan genitzakeen txirristan behera labaintzen ari ziren haurrak, edo hareazko gazteluak egiten ari zirenak”.

“Uda hartan bero handia izan zen eta ziur ginen han ez gintuela inork aurkituko. Arratsaldean lubeta zeharkatu eta jendetzarik handiena biltzen zuen hondartza zatia bilatzen genuen. Orduan hondartzara jaisten ginen geure bainu oihalen gainean etzateko tarte libre bat aurkitu arte. Inoiz ez gara une haietan bezain zoriontsu izan, “Ambre Solaire” usaineko jendetza tartean galduak. Umeek, gure inguruan, beren hondarrezko gazteluak eraikitzen zituzten eta saltzaile ibiltariak gorputz etzanen gainean pasatzen ziren beren izozkiak eskainiz. Mundu guztia bezalakoak ginen, ezerk ez gintuen besteengandik bereizten, abuztuko igande haietan”.

Chien de printemps, 1993

“Jardin horretan desagertu behar nuen. Bazko asteleheneko jendetzaren artean. Memoria galtzen ari nintzen eta ez nuen jada oso ongi ulertzen frantsesa, nire ondoko emakume haien hitzak onomatopeiak baino ez baitziren nire belarrietan. Azken hogeita hamar urteetan egin nituen ahaleginak lanbide batean jarduteko, nire bizitzari koherentzia emateko, hizkuntza bat ahalik eta hobekien hitz egiteko eta idazteko nire nazionalitateaz erabat ziur egon nendin, tentsio hura guztia desegina zen bat-batean. Kito. Jada ez nintzen deus. Handik gutxira jardinetik aterako nintzen metro geltoki baterantz, eta hortik tren geltoki batera eta gero portu batera. Burdinazko hesiak itxitakoan, niretik nik neraman zira baino ez zen geratuko, bola bat eginik, jarleku baten gainean”. (Pello Lizarralderen itzulpena, Udaberri alua itzulpenean, Igela, 2008)

Dora Bruder (1997)

“Orduko Parisen eta gaurkoaren artean lotura bat ezartzen duen bakarra izateko irudipena daukat, xehetasun txiki hauetaz oroitzen den bakarra. Batzuetan lotura hori mehetu egiten da ia-ia eteteraino; baina gau batzuetan atzoko hiria isla isiletan agertzen zait gaurkoaren atzean”.

“Bat-batean ulertu nuen Okupazioaren garaiko ikusleen begiradek kutsatuta zegoela pelikula hura: klase guztietako ikusleak, gerratik bizirik irten ez zirenak haietako asko. Ezezagunerantz eraman zituzten arrastaka, menia bat baino izan ez zen larunbat gau batez filma ikusi eta gero. Gerra eta kanpoko mehatxua ahaztu egiten ziren emanaldiak irauten zuen bitartean. Elkarren aurka estutzen ziren aretoaren iluntasunean, pantailako irudien olatuari jarraituz, eta orduan ja ezin zen ezer gertatu. Eta begirada haiek guztiek, prozesu kimiko moduko baten bidez, pelikularen mamia bera eraldatua zuten, argia, aktoreen ahotsak. Horixe da Premier rendez-vous filmeko irudi itxuraz garrantzirik gabekoei begira, Dora Bruderrengan pentsatuz, sentitu nuena”.

“Badira betiko oharkabean geratuko diren kasualitate, topateka eta bateratzeak”.

Addenda. Elkarrizketa batetik

“Ez da Okupazio historikoa nire lehen hiru nobeletan deskribatzen dudana, nire jatorrien argi zalantzazkoa da. Dena kordokatzen deneko eta dena behera datorreneko giro hori”.

2014-07-10

Permalink Atala, 239 hitz  

Inoiz huts egiten ez duen heroi antiheroikoa

(Berria egunkariaren Nasan gehigarrian argitaratua 2014ko uztailaren 6an)

Poza ematen du Mari Sol Bastidaren Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat liburuaren irakurketak. Niri behintzat poza eman dit. Poza da batik bat liburua irakurri ahala sentitu dudana. Alderdi mingotsei uko egin gabe —Mari Sol Bastida zorrotzegia da, bere buruarekin batez ere, tranparik txikiena ere egiteko, eta ez du funtsezkoa, garrantzizkoa edo pertinentea iruditu zaion ezer ezkutatu—, liburuak Mikel Laboa pozik bizi izan zelako ideia utzi dit, gaixoaldi ugari eta sarritan luzeak pairatu, eta bestelako arazo eta krisi zailei ere aurre egin behar izan zien arren. Hortik nire poza.

Mikel Laboaren lana eta bizitza ezagutarazteko ahaleginean, batzuetan aztoragarria ere gerta daitekeen gertutasun bateraino eramaten du liburuak irakurlea. Orduan, irakurleari —berdin dio Mikel Laboa oholtzan baino ezagutu ez bazuen—, gertutasun horretan, samurtasunez oroitzen den aspaldiko lagun bat iruditzen zaio Mikel Laboa, eta hura berriz ikusteko gogoa pizten zaio, eta hura kantuan entzutekoa, eta oholtza gainean Mikel Laboa izateko haren modu partikularra zuzenean mirestekoa.

Liburuari esker, azken 50 urteotako euskal musikagintzaren historia hobeto ezagutzeaz gain, beste geruza bat erantsi diogu gure izaeraren PARTE bihurtua dugun kantari, musikari, musikagile eta oholtza gaineko artista horren ezagutzari. Are maiteago dugu aspaldidanik gure barruan bizi den eta inoiz huts egiten ez digun heroi antiheroiko erraietaraino apal eta harrokeriarako genetikoki ezindu hori. Huts egiten ez duen heroi antiheroikoa baita Mikel Laboa. Lehendik ere banuen irudipen hori, eta indartu egin dit Mari Sol Bastidaren Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat-en irakurketa pozgarriak.

<< Aurreko orrialdea :: Hurrengo orrialdea >>

Inon izatekotan

Nahiz eta 2006ko maiatzean jarri abian, blog hau, berez, 1984an hasi nuen ohar-koaderno edo egunkariaren jarraipentzat daukat. Koaderno horretako gogoeta, artikulu, ipuin, poema eta era guztietako apunterik ustez interesgarrienekin "Inon izatekotan" liburua osatu nuen (Susa, Zarautz, 2006). Blog hau sortu aurretik ohar-koadernoan idatzi nituen testu guztiak (liburutik kanpo utzitakoak barne) irakurri nahi dituenak beheko linkblogean dauzka, pdf formatoan, urtez urte sailkatuta.

< Aurrekoak | Hurrengoak >

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!