Berria.infoko blog komunitatea

Login

Inon izatekotan

Juan Luis Zabala

Mezua: Hori ez da literatura

2006-07-29

Permalink Atala, 318 hitz  

Hori ez da literatura

–Hi txirrindularitzazalea haizenez, galdera bat egin nahi diat: zer iruditu zaik Garcia Marquezena?

–Tour bikaina egin din. Alpeetako etapa hori, Joux-Plane eta Morzine ingurukoa, ikaragarria izan dun… Aspaldian ikusi dudan zirraragarri eta gogoangarrienetakoa.

–Bai, bai, baina orain beste bat duk kontua: esaten ari dituk dopatu egin dela.

–Aditu dinat zerbait, bai.

–Zerbait aditu? Tourrean lortutako garaipena ere kendu egingo omen ziotek seguru asko. Hik hobeto jakin beharko huke. Hi haiz txirrindularitzazalea, ez ni.

–Baina hori ez dun txirrindularitza!

–Ez dela txirrindularitza?

–Ez niretzat behintzat. Nik kontu horietaz ez zakinat ezer, ez zaizkidan interesatzen.

–Azkenean jakiten duk ba hik ere kontu horien berri.

–Jakina, baina ez gogoz, inguruak horretaratuta baizik. Nahi gabe ere kutsatu egiten hau horrek azkenerako.

–Eta… txirrindularitza ez badira, zer dira hire ustez kontu horiek?

–Txirrindularitza, inon izatekotan, errepidean zagon. Ez txirrindulariaren bizitzako gorabeheretan; ez txirrindulariaren ustezko, balizko edo zinezko oinazeetan; ez txirrindularitzaren ustezko, balizko edo zinezko tranpetan; errepidean baizik. Txirrindulariak errepidean jartzen din jokoan bere burua, hor ematen din onena, eta guk txirrindulariari ezer hartzekotan hor hartzen zionagu, errepidean. Gainerakoa arrunkeria baino ez dun (arrunkeria horren ustezko, balizko edo zinezko txundigarritasuna gorabehera).

–Baina txirrindulari batzuek, beste batzuen aldean, abantaila handiak zauzkatek, eta ezin zieagu meritu bera eman.

–Meritua? Niri ez zaidan txirrindulariaren meritua axola. Nik txirrindulariari ematen didana hartzean zionat, eta niri txirrindulariak errepideko bere lana ematen zidan, ez beste ezer. Ez zidan ez besarkadarik eta ez ukabilkadarik ematen, ez musurik eta ez horzkadarik, ez gerezirik eta ez txakur janik. Adiskideak eta etsaiak, zordunak eta hartzekodunak izango ditin txirrindulariak, nitaz aparte ere.

–Baina gaur egun ezin duk txirrindularitzaz hitz egin Garcia Marquezen aferaz hitz egin gabe.

–Hori ez dun, ordea, txirrindularitzaz hitz egitea. Txirrindularitzaren jarraitzaile naizen aldetik, niretzat Garcia Marquezen handiena egin duen Tourra duk, Alpeetako etapa hori hori barne, une zehatzean ezin egokiago egindako eraso batetik abiatuta, indarrez gainezka, horren erritmo neurtu baina biziz egina. Eta hori honezkero ezin izango zidan niri inork kendu.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Eneko Olasagasti [Kidea]
Idazleen artean dopinaren kontrako kontrolik egin izan balira Landysek irabazi zian Nobel saria kendu egingo ziotean seguruenik, kontranalisiak besterik esan ezean.
Permalink-a 2006-07-30 @ 19:21

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Inon izatekotan

Nahiz eta 2006ko maiatzean jarri abian, blog hau, berez, 1984an hasi nuen ohar-koaderno edo egunkariaren jarraipentzat daukat. Koaderno horretako gogoeta, artikulu, ipuin, poema eta era guztietako apunterik ustez interesgarrienekin "Inon izatekotan" liburua osatu nuen (Susa, Zarautz, 2006). Blog hau sortu aurretik ohar-koadernoan idatzi nituen testu guztiak (liburutik kanpo utzitakoak barne) irakurri nahi dituenak beheko linkblogean dauzka, pdf formatoan, urtez urte sailkatuta.

Otsaila 2020
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29  

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!