Berria.infoko blog komunitatea

Login

Inon izatekotan

Juan Luis Zabala

Mezua: Tia Anita eta Londresko goilaratxoa

2015-03-10

Permalink Atala, 250 hitz  

Tia Anita eta Londresko goilaratxoa

Martxoaren 8an hil zen, 101 urte zituela (gizarte zibilaren aitortza eta omena jaso eta urtebetera), Ana Alberdi Artetxe, gure etxean beti “Tia Anita” izendatua, nahiz eta etxeko inoren izeko ez izan. Gure aitona Inazio zenaren iloba zen, haren arrebaren alaba zehazki.

Ni jaio aurretik, edo ni koxkortu aurretik behintzat, Tia Anitak, artean gazte eta sasoiko zela, 30 urte eman zituen Londresen lanean, haraino halabeharrak eramana, ez apetak, gogoak edo plazerak. Garai hartan, 70eko hamarkadan, estranjeire (estranjeriara, atzerrira) ez zen nornahi noiznahi eta nolanahi joaten, eta niri lanak ematen zizkidan sinisteak Londresen bizi izandako eta han ingelesa ikasitako ahaide bat genuela familian; ez oso gertukoa ere, baina ahaide bat azken batean, gure familia Urola bailarako abizen zentro-eskaldunez esklusibitate osoz hornituan.

Oso gutxitan egon nintzen aurrez aurre Tia Anitarekin, eta ez daukat haren aurpegiaren akordu handirik. Baina nire ume garai osoan, eta gero ere urte askoan, Tia Anitak guri oparitutako ontzi txiki batetik hartzen genuen beti azukrea etxean, heldulekuaren goiko muturrean Londresen jatorrizko izena (London) eta ezkutua zituen goilaratxo batekin (honen antzekoa, baina askoz ere soilagoa). Goilaratxo haren kosmopolitismoa txokantea gertatzen zen inguruko guztiaren bertakotasun nabarmenaren ondoan (salbuespen bakarra Reader's Digest aldizkariaren ale bakan batzuk ziren).

Tia Anita aipatzen didaten bakoitzean goilaratxo hartaz gogoratzen naiz beti; baita orain hurrengoan ere, Tia Anita hil zela jakin nuenean. Goilaratxoaz gogoratzeaz gain, pentsatu nuen gustura zelatatuko nukeela zirrikitu batetik azukrea zerbitzatzeko kit txiki eta apain hura erosi zuen unea, Londresko denda batean I suppose, eta gustura jakingo nukeela zer kezka, asmo eta itxaropen zeuzkan buru-bihotzetan egun hartan.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Txuma [Bisitaria]
Testu ederra! Gogora ekarri dit Errumanian irakurritako iritzi artikulu bat, zeinean hitz egiten baitzuten atzerritik ekarritako objektu miresgarriez etxekoei nolabaiteko dotorezia ematen zietenak. Objektu arruntak berez, hala nola, Sainsburys supermerkatuetako plastikozko poltsa bat, edo aspaldi edan baina oraindik gordetzen den whisky edo champagne ospetsu baten baten kartoizko kutxa edo botila. Objektu atabikoak, mimo handiz gordetzen zirenak.
Permalink-a 2015-11-20 @ 10:31

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Inon izatekotan

Nahiz eta 2006ko maiatzean jarri abian, blog hau, berez, 1984an hasi nuen ohar-koaderno edo egunkariaren jarraipentzat daukat. Koaderno horretako gogoeta, artikulu, ipuin, poema eta era guztietako apunterik ustez interesgarrienekin "Inon izatekotan" liburua osatu nuen (Susa, Zarautz, 2006). Blog hau sortu aurretik ohar-koadernoan idatzi nituen testu guztiak (liburutik kanpo utzitakoak barne) irakurri nahi dituenak beheko linkblogean dauzka, pdf formatoan, urtez urte sailkatuta.

Otsaila 2019
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28      

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!