Xabier Silveira: “Bertsolaritzan ere garai berria iristear da”

Xabier Silveirak, larunbata ezkero zazpigarrenez Nafarroako bertsolari txapelduna denak, bertsolaritzaren garai berria datorrela aurreikusten du berandu gabe. Atzo, herenegun egin nion elkarrizketa argitaratu zen BERRIA-n. Besteren artean, zirkuitu ofizialaz eta jaialdi handiez, eta bertsolaritzaren aginteaz hausnartu zuen bertan, garden eta zorrotz. Bertsolaritzaren mesederako aldatu egingo omen dira. Espazioa muga, ezin esan zituen guztiak egunkarian bildu eta, jarraian bildu ditut bi gaiok bloke banatan banaturik.

ZIRKUITU OFIZIALA ETA JAIALDI HANDIAK

“Frontoi batean sei bertsolari epailerik gabe, ez dakit zertan ari diren hor”

"Jaialdi erraldoi horiek, gehienbat 20 urte dituzten bertsolariek amesten dituzten saio horiek, ez dute bertsolari izateko apenas aukerarik ematen. Txapelketak dira nire ustez espazio handietan eta masiboki entzuleak erakartzeko egin beharko liratekeen bakarrak. Frontoi batean sei bertsolari epailerik gabe ez dakit zertan ari diren hor. Bertsolaritza erronka izan da beti: ez denean elkar hartuz broma jartzea, erronka da. Azken hitz horiek Lasarte zenari lapurtu dizkiot. Hitzaren desafio horretan, txapelketak nahiko natural ikusten ditut. Ez dudana naturala ikusten da zenbakiekin hitza neurtzea".

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude