Berriztagarriak bai baina…

Krisialdi energetikoa ez da horren nabarmena orain dagoen petrolioaren itxurazko ugaritasuna dela eta, baina ugaritasun hau itxurazkoa da, besterik ez. Azken urtean itxi diren petrolio hobien kopurua milaka zenbatu daitezke eta hobi berrien esplorazio eta ustiapenean egindako desinbertsioak oso handiak izaten ari dira azken bi urteetan. Fracking-ak agindutako petrolioaren iraultza ez da bete eta jadanik […]

Dirua eta energia

Diruaren sorkuntza eta fluxuaren kontrola duen herrialde batek beti aukera gehiago izango ditu bere etorkizuna nolakoa izango den erabakitzeko. Europan, euroaren kontrola dutenek erabakitzen dute. Hauteskunde kanpainan, hainbat alderdik energiari, ingurumenari, ekonomiari eta beste hainbat gairi buruz hitz egin dute, baina inor ez da aritu monetari buruz hitz egiten. Monetari buruz aritzean, dirua da mintzagai, […]

Klima, bizilekutik alde egiteko arrazoia

Florent Marcellesi politikari eta ekintzaile ekologista frantziarraren klima aldaketa eta errefuxiatuen inguruko testu bat itzuli dugu aldi hontan Argi eta Garbi blogerako. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, 2011. urtean 30 milioitik gora lagunek migratu zuten klimari lotutako arrazoiengatik: gerrengatik baino gehiagok. Sarri uste izan dugu gerra gatazketatik eta indarkeriatik ihesi doazenak direla soilik errefuxiatuak. […]

Eraginkortasuna mugikortasunean

Hirietan tokia irabazteko arazoa sakona da, alderdi anitzekoa; ibilgailuak hirietatik ateratzea eta espazio hori oinezkoei eta bizikletei ematea baino konplikatuagoa da. Mugikortasunak irisgarritasun eta interkonexio azkarragoa izateko —eta, ondorioz, ekonomiaren balizko hobekuntza ziurtatzeko— agintarien azken hogei urteotako irtenbidea garraio azpiegitura erraldoi berriak egitea izan da. Baina galdera da: zein preziotan? Zein eraginkortasunekin? Bete al dira […]

Petrolioaren gorabeherak

Petrolioaren salneurria oso egonkorra izan da 1900etik 2005era arte, arrazoi politikoengatik 1970eko hamarkadan gertatutako bi krisialdiak kenduta. Baina 2005etik aurrera, bere salneurriak gorabehera asko izan ditu, eta salneurri askoz handiagoetan mugitu da oraingo jaitsiera arte. 2005. urtean ohiko petrolioaren produkzioa gehienekora ailegatu zen, eta ordutik jaisten ari da urtero. Gaur egun, petrolio produkzio gisa, ohiko […]

Udal banatzaile elektrikoak

Gaur egun, argindar fakturaren zatirik handiena banaketa sarearen mantentzea ordaintzeko bideratzen da, baina zer da, zehazki, banatzaile elektriko bat? Lau eragileren egitekoa ezarri zen 1997ko Espainiako Lege Elektrikoan. Lege hori ezarri arte sistema elektrikoa eredu monopolistiko bat zen, eta 4-5 enpresen artean kudeatzen zen prozesu guztia (ekoizpena, garraioa, banaketa eta salmenta). Nahiz eta Espainiak haren […]

Basotik berotu

Basoetako biomasarekin berotzen dira Berako bortz eraikin publiko, berotze zentro bakarretik. Nafarroako iparraldeko herri gehienetan bezala, Beran ere basoak izan dira udal ekonomiaren zutabe nagusia. Baso azalera handiena publikoa edo komunala izan da, eta udalak arduratu izan dira horiek kudeatzeaz, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren begiradapean. Hamarkadetan, basoen ustiapena diru iturri garrantzitsua izan da, eta, ondorioz, […]

Pobreziaren kontrako borroka, energiaren alorretik

Energiaren alorrean asko egin daiteke pobreziaren kontra borrokatzeko. Pobrezia energetikoaren kontrako neurriek gizarte bazterketa arindu dezakete. Negu gordinenaren atarian, pobrezia energetikoari buruz hitz egin beharra dago. Euskal herrietako milaka etxetan ez dute diru nahikorik edukiko beren etxeak tenperatura egokian mantentzeko. Eskuragarri dauden txostenen arabera, 130.000 lagun dira Euskal Herrian euren etxeko tenperatura maila egokian ezin […]

Argindarraren faktura argitzen

Argindarraren faktura ahalik eta ondoen ajustaturik izateko, hainbat datu ezagutu behar dira, eta garrantzitsua da ere etxeetara joaten diren komertzialen aurrean nola jokatu behar den jakitea. Alferrik da LED argiak eta kontsumo baxuko tresnak jartzea, fakturan dauden terminoak eta tarifak ez badaude ondo egokituak kontsumora. Merkatu elektrikoan lau atal nagusi daude: sorkuntza, garraioa, banaketa eta […]

Kooperatiba energetiko berriztagarriak: REScoop

Gaur Iberiar penintsulako kooperatiba energetiko berriztagarrien bigarren topaketa egingo da. Han, Madril, Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Kantabria (Espainia), Katalunia eta Valentzia (Herrialde Katalanak), Galizia eta Euskadiko kooperatibek aurrerantz begira landu nahi dituzten lerroak finkatuko dituzte. Han izango da, nola ez, Europako mota honetako kooperatiben federazioko (REScoop.eu) ordezkaritza ere. REScoop-ak energia iturri berriztagarriak sustatzen dituzten […]