Mies van der Rohe: Planoak espazioan

Marraztu marra bat, eta beste marra bat, eta beste bat…

Proportzioen munduan sartu, ahal den marra gutxienarekin, eutsiko den egitura bat antolatu, arima hunkituko duen eraikin bat irudikatu arte.

Ahalden hitz gutxienarekin norbere izatea adierazi nahian antzera.
Paperaren zuria (zure espazio absolutua, materiala ez den hori, hutsa) eta marraren beltza (pareta, betea dena, positiboa dena, espazioa mugatzen duena).

Bada momentu bat paper erabat zuritik erabat marraz belztutako punturainoko eskala horretan orekan egongo dena. Proportzio perfektua. Hori da Miesek bere lanetan bilatu zuena.

Oteizaren arbel beltzeko kleraren marra zurien intentzio bereko, Espazio perfektuan interbentzio minimo, barruari eragiteko adinako.

One thought on “Mies van der Rohe: Planoak espazioan

  1. Zenbat burukomin emon deuskun plano hau (ta tugendhat) donostiko arkitektura ikasleoi, ta zenbat espazio ezberdin egin daitezke ondo jarritako plano batzuekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude