Bizitzako pasarteak eta arte lanak


Erromako Ostian, hotel bateko pieza postmodernista

Udara iritsita, aro baten bukaera.
Udara joanda, hamaika proiekturen hasierako marra daukat buruan.
Eta egindako bide horretan, artearen begiradak urratu didan haragi zati bakoitza laztantzen darabilkit azken asteetako denbora.

David Hockney izan genuen Gugenheim-en, udaberriz.

http://www.guggenheim-bilbao.es/secciones/programacion_artistica/nombre_exposicion_claves.php?idioma=eu&id_exposicion=147

Izan dut Erromara joateko aukerarik ere.

Warszawa, Bukarest, Londres hiriak aztertzeko modua, uda hasierakoz.

Eta oraindik gozatzeko geratzen diren uneak: Donostiako haize orraziak, Tolosako Oteizaren Atauts, Igartubeiti baserriko teknologia zahar aurrerakoia, …

*
Bizitzako pasarteak eta artelanak josten nabil, konturatu gabeko korapiloak sortuz.
Eta gonbidapena hor dago edonoren eskura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude