Igerilekua itsasoan. Kopenagen, non bestela?

Itsasoa beti izan da gizakiarentzat, gainditu nahi eta ezinezko muga. Hormigoiaren indarrak askotan naturarekin bat ez datozen proiektu erraldoiak ekarri dizkigu, egunkarietako azaletan argazki handiz burmuineraino sartu nahi baligute bezala aukerarik onena direla.

Hala ere, bada nonbait, diruzalekeriaz gain, proiektu interesgarriak egiten dituzten leku bat. Kopenage inguruko Kastrup da honen adibide garbi. Mediterraneoko itsasoan egindako diruaren inbiri haundiegirik gabe (Erromako Ostia horretan ordaindu egin behar da hondartzara sartze hutsagatik… hobea al da?), itsasertzean zehar, pasealeku ederra sortu zuten eta tarteka proiektu hau bezalako interbentzio txikiak egin.

Beste gizarte mota baten adibide soil bat besterik ez da. Gure inguru hotan altxor moduan ikusten duguna posible den leku bat.

– Supermerkatu erraldoien ordez, 5 minuturo supermerkatu txiki bat aurki dezakezu. Prezio egokiak jartzeko adinako tamainakoa, baina oinez joateko modukoa aldi berean.

– Hango hotzak ez die eragozten (ez niri ere bertan nintzela) bizikletaz ibiltzeko erabat, baita hiriburuan bertan ere.

– Latak eta botila hutsak birziklatzeagatik dirua ematen dute supermerkatuetan: 7 lata, euro bat.
Kalean bizi direnak dira garbitzaile haundienak beraz han.

– Zakar ontziak, etxeko patio haundietan dituzte. Kalean ez da zikinik ikusten eta birziklapena oso era erosoan egiten dute.

– Aiton-amonek etxeko gelak alokatzen dituzte eta gazteak 18 urtetarako beste etxe batera joaten dira, nahi izanez gero

Eta jakina, itsasertzean zein beste edozein lekutan egiteko proiektuetan ez dituzte diruzalekeriak itsutzen. Zertarako?

3 thoughts on “Igerilekua itsasoan. Kopenagen, non bestela?

  1. Danimarkan buru belarri ari omen dituk alderdi poliko guztiak zerbitzu publikoen alde. Zerga gaitzak ordaindurik ere, jendea pozik ei zegok emaitzekin Danimarkan ia ez baita ustelkeria kasurik ezagutzen.

    Nekez egin litekek hemen halakorik orain arte erreka jotzerat eraman gaituztenak espetxeratzen ez diren bitarte etsigarri bezain luzean. Beha dezagun iparraldeko herri hau jakinmin handiz, ea noizbait ekar dezakegun gurerat haiek jorratutiko eredua.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude