Kobenhavneko pare bat proiektu

Antzokia
Danimarkako Skuespilhuset Antzokia, Kopenhagen
Lundgaard & Tranberg arkitektoek diseinatua.
2002. urtean bukatua.


Kopenhageko Opera
Henning Larsen arkitektoek diseinatua.
2000. urtean bukatua.

Urtebete izango da Kopenhagetik alde egin nuela. Negu osoa bertan igaro eta gero, udaberria loratzen hasia zela, etorri nintzen berriz ere etxera. Han pasatako hilabeteak gogorrak izanagatik ederrak izan ziren oso. Irudipen horrekin ikusten ditut behintzat bueltan garai haiek.

Danimarkako jendeak daukan mundu ikuskera oso da desberdina. Aurreratuago daudela esaten dute denek, eta nik ere hala uste dut, gauza askotarako behintzat.

Argitara ekarri ditudan bi irudi hauetan argi ikusten da. Argazki hauek hiria zeharkatzen duten kanaletako baten bukaeran atereak dira. Nyhavn (“Portu Berria”) portu zaharraren bukaeran. Erabat kolorez jositako alde zahar moduko lekua da Nyhavn hau, historia luzekoa, eta beraz, nahiko garrantzitsua izandako lekua. Bertako azken etxeak ezkutatu ahala, lehenengo argazkian ikusten den egurrezko ibilbidean barrena Skuespilhuset Antzokira iritsiko da bertatik dabilena.

Materialtasuna oso interesgarria da: ura, beiraren islada, egurra, eta harria.

Parean berriz, Opera dago. Bi eraikinek hartueman interesgarria osatzen dute, naturala. Gainera inguruan Arkitektura eskola, biltegi eraberrituak, etab. daude. Hiriko erdigunetik datorren ibilbideari bukaera ona ematen zaio, beraz.

Mendeetan egon denarekiko errespetuz jokatu dutela iruditzen zait. Berdin itsasoarekin. Eta espazioarekin ere beste horrenbeste. Eraikin interesgarriak bakarrik ez, espazioa, loturak eta orohar ingurua ere hobetu egin dutela.

Bertaratzeko modukoa da Kopenhageko txoko hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude