Kobenhavneko portu zaharraren kolore eztanda

Portua
Kopenhageko Nyhavn.

Kobenhavneko portu zaharrak izatea du zahar. Egin zutenean jarri zien izena berriz Nyhavn du, portu berria. Toponimiak batzuetan nahastu egiten gaituen moduan, argitu ere egiten dizkigu gauzak. Hitz honetatik eratorri baitaiteke portu zaharrago bat ere bazela bere sorreran, adibidez.

Zer esanik ez gure toponimiaz. Esaterako, botatako gaztelu ugarik behin izandako lekuek oraindik ere gazteluaren izena baitute. Interesgarria da izana aztertzeko izenetik abiatzea. Joxe Miel Barandiaranen hitzetan “Izena duen oro da”.

Ildo beretik, izan denarekiko errespetua erakusten digu, izenaz aparte izanaren esentzia mantentzeak. Portu honetako espazioan ikusten den moduan, herrialde eskandinabiarretan bada halako historia duenarekiko errespetua. Eraikin modernoenak dituzten arren, zaharragoa dena ere egoki mantentzen dutela.

Zaharretik berrirako transizioa, ibilbidea, naturaltasunez egiten dutela idatzi nuen aurrekoan. Eta hala da. Le Corbusierrek aztertu zuen “promenade”a edo eraikinen gainetik espazio desberdinen arteko lotura eta konexioak azpimarratzearena era interesgarrian egiten dela iruditzen zait. Sizaren espazio eta ikusten denarekiko loturak moduan, zegoenaren eta berriaren jarraitasuna espazioaren bitartez lotzen dela, alegia.

Portu zaharra halaber, arkitektura eta eraikitze sistema zaharren erakustoki ere bada. Egurra eta harria erabiltzen da bertan. Egurra egiturarako gure baserri eta kale-etxeetan erabili den era berean erabiltzen da. Berako herritik Danimarka horren urruti dagoenik ez du ematen.

Hirigintza aldetik ere badu zer esana: kolore eztandaren erdian, leiho markoak txuriz uzte hutsarekin uniformetasun puntu hori erraz lortzen baita. Esfortzu txikiarekin emaitza handiak lortzen dira.

2 thoughts on “Kobenhavneko portu zaharraren kolore eztanda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude