Hiriak hazi eta heztea


Usurbil – Lasarte inguruko eremua.

Sacem oina eskuz
Amasa-Villabona eta Anoeta aldeko hiria hazteko proposamenaren zatia.

Hiri batek hazteko hainbat bide ditu:

Lehena hiri erdian dauden espazio eta eraikin zaharkituak berritzea da. Azalean aldaketa handiak nabaritzen ez diren arren, garrantzitsuak izaten dira hirirako.

Bigarren, hiria hazteko plan handiak dira. Industrializazio garaitik hirietarako exodo handiaren eraginez, erantzun sendoa eman behar izan zaio egoerari, eta horrela, etorri dira hiriaren kanpoaldeko auzo berriak (Gasteizko auzo berriak). Gaur arte, periferian dauden orube merkeak urbanizatu eta bi pezta balio ez zuten belazeekin negozio borobila eginez, hiriak hazi eta hazi egin dira.

Honekin hainbat ezaugarri erantsi zaizkio hiri berriari: Distantzia luzeagoetarako loturak (kotxearen beharra, garraio publikoa), auzo berria lo egiteko bakarrik ez bihurtzeko behar dituen zuzkidurak (supermerkatu handiak) edo proiektu izarren bat (adibidez: Malmoko Calatravaren dorrea), etab.
Supermerkatu eta galeria handiek leku merkeetan egiten dituzte eraikinak gero jendea hara joango denaren ziurtasuna dutelako (Garbera, Urbil, Ikea, Txingudi, Decathlon, Olaberria Beasainen,etab).

Honek ordea, jasangarritasunari kalte egiten dio, lehen aipatutakoen ekonomiaren mesedetan: Garai bateko auzoko dendetara joatea oinez egin zitekeenez, orain kotxea edota garraio publikoarekin egin beharra baitago. Hauetako adibide batzuetan, oinez zaila izateaz gain ezinezkoa ere bada, autobiaren sarrera batek lotzen baititu soilik. Kotxe hibridoa baino ekologikoagoa ez al da hiri eredua aldatzea?

Hirugarren zabaltze sistema lehenengoaren aldaera bat da: hiri erdiko industria kanpora bidaltzea. Bera zegoen lekua hiriaren mesedetan erabili ohi da: Bilbon pasa dena, Pasaian egin nahi zena, eskala txikiagoan Tolosan gertatu dena.

Honek ordea, bigarrenaren bide beretik, industria horretara egunero joateko loturak eskatzen ditu eta, azalean ikusten ez den, desegituratze haundia eragiten du. Hiriak desberdin egiten duelako lan: Lana

2 thoughts on “Hiriak hazi eta heztea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude