Etxe prefabrikatuen berpiztea

Method

Industriak gure garaietako gizakiari eskaini dionetik eragin handiena izan duena ekoizteko modua izan da. Gaur egun, azkarrago, gehiago, standarrago, … ekoizten ditugu

egunerokoan erabiltzen ditugun gauzarik gehienak. Hala ere, arkitekturako hainbat arlotan ez da horrela gertatzen. Familia bakarreko etxeak askotan ordaintzen dituen

familiaren itxura, izaera bereiztua eta gustu ona erakutsi nahi du. Jabearen bizitzan, agian, egingo duen inbertsiorik handiena da eta ez du edonola xahutu nahi izaten.

Behin hasita, txikitatik amestu duen hura egiten saiatzen da. Horrela, zaila izan zaio orain artean  baserrien itxura imitatzetik seriean prefabrikatutako etxe batera pasatzea.

Dosi handiegitan gehiegikeriak egin daitezkeen arren, eraikitze sistema aurrekotziak erabiliz, neurri estandarragoak hartuz, etab. dirua aurrez liteke. Eta estetika

molde egokiak mantendu. Baserriek, eragiten duten erromantizismotik haratago, bizi, bildu eta lan egiteko makina gisa lan egin badute, zergatik ez berdin egiten duten

eraikinak etxetzat hartu.

 

Method House-n inguruan info+: hemen

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude