Hitoak 3

Hitoak 3

 

Warszawa-ko alde zaharrera sarrera Nowy Swiat-etik.

 

Han goian jarri dute, ezin du behera begiratu besterik. Ez diote jaisteko aukerarik eman. Lurrean lasai bizitzen utzi. Beren apaindura eta

laudorio guztien jabe da urteko abendu guztien hasieran, baina urrutiegi dago eragin handiagorik izateko.  Ohore guztien jabe egiten dute,

horrenbeste laudoriotan ito, bere hitzak entzuteko ere aukerarik utzi gabe. Bere izenean hitz egingo dute, zaindu behar dela esan, hizkuntza

arrotzetan ikertuko dute bere bizia – gugan izan duen eragina-, baina hitz arrotz horietan geldituko da dena. Oroimen soil bihurtu nahi

dute gure den zerbait, oroimen hutsal nahi gaituzte. Balitz hizkuntza han goian herdoilak hartzen uzten hain erraza.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude