Profila

Sormenaren aterperik balitz, balitz halakorik nire gogoan …

…haria pasako nuke Arkitekturatik pinturara, argazkilaritzatik jantzigintzara, pasako paisaigintzatik Greziako eskulturetara, Danimarkako itsasaldetik Erromako eguzkipera, pasako nuke berdin baserri zaharretatik herriko plazara, New Yorkeko metropolitik etxeko sofara…

… eta zure begiei jantziko nioke soineko hau eta kantatuko bere doinu ederraz zure interneteko leihora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude