Quebecetik Euskal Herrira

Herenegun duela 25 urte egin zuten bigarren independentzia erreferenduma Quebecen; 1995eko urriaren 30ean. Kanadako federazioan jarraitzearen aldekoak gehiago izan ziren, alde txikiagatik. Gaia interes handiz jarraitu zen Euskal Herritik, eta orduan han izan eta Egunkaria-ri erantzun zioten biren oroitzapenak bildu ditu berriro BERRIAk, Etxerako ikasbideak erreportajean: Adolfo Araizenak eta Joseba Egibarrenak. Bi ohar:

  • Egibarrek gogoan du Quebeceko esperientziak arrastoa utzi zuela euskal politikagintzan; zehatzago, Juan Jose Ibarretxeren Jaurlaritzaren estatutu proposamenean. Ondare hori estimuan dute Gipuzko Buru Batzarrean, elkarrizketa egin zen gelan ikus daitekeenez; horman, 2008ko urriaren 25ean egitekoak ziren galdeketa debekatuaren ordez eginiko mosaikoen irudi handi bat.
  • Egibarren bese oroitzapen bat, Quebeceko bidaiaz. Harekin joan ziren Juan Mari Ollora eta Josu Jon Imaz. Garai horretan europarlamentaria zen Imaz, eta alderdikideak baino geroxeago joan zen Montrealera. Aireportuan, nondik zihoan galdetuta, hark erantzun: “Kanadan sartzen ari naiz, eta espero dut Quebecetik irtetea”.