Irakurleek gustura hartu dute beta

Oro har, harrera ona izan du Berriaren webgunearen beta bertsioak. Irakurleek gustura hartu dute beta. Hala jakinarazi dute modu ezberdinetara: blog honetako iruzkinen bidez, Twitterren bidez, mezu elektronikoen bidez, telefonoz deituz,… Ekarpen hauetan guztietan denetarik dago: irudipen positiboak, loreak, zorionak, animoak, kritikak, ohar teknikoak, arazoak, gomendioak… Oso aberatsa gertatzen ari da. Eskertzekoak dira mezu guztiak.Read More

«Etengabe egokituko den webgunea egin nahi dugu, dinamikoa eta modernoa»

Berria.info webguneko diseinu arduraduna da Iker Balentziaga (Legazpi, 1977). Azken hilabeteetan, buru-belarri aritu da BERRIAren webgune berria prestatzen, lantalde batekin batera. Zeintzuk izan dira webgune berria osatzeko irizpideak? Batetik, argitasuna. Albisteen antolaketa txukunagoa lortzen saiatu gara, argazki eta zuriune gehiagorekin, bisualagoa izateko. Baina argitasuna bilatu arren, elementu identifikatibo propioak erabili nahi izan ditugu, eta, beraz,Read More

Beste urrats bat aurrera begira

Berrikuntza guztiek berezkoa daukaten ziurgabetasun eta urduritasunarekin —baina baita emozioarekin ere— irten gara gaur, berrituta, zuen aurrera. Aldaketak gero eta maizago egiten diren garai eta teknologietan gabiltza, eta berria zaharra da, goiz harrapatzen ez bada. Tokitan daude, ez bakarrik denboraren adieran, gure webgunearen lehendabiziko bertsioak. Azken hilabeteotan, gure etxeko lantalde batek pentsatu, eztabaidatu eta gauzatuRead More

Beta bertsioaren gakoak

BERRIAren webgunearen beta bertsioa martxan dago. Berritze prozesu sakon baten mugarri garrantzitsua da, euskaldunok nahi eta behar dugun informazioa era eraginkorrago batez emateko asmoz egina. Hona hemen webgune berrituaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko gako batzuk:
 BETA BERTSIOA DA Gaur beta bertsioa sareratu dugu, hau da, probako bertsio bat, osatu gabea, funtzionamendua probatzeko balioko duena. Horregatik, denboraRead More