BERRIAren 17.605 esteka Twitterren, azken hilabetean

Hedabide batentzat garrantzitsua da jakitea zenbat eta nola zabaltzen diren bere edukiak sarean. Analitika tresna ugari daude interneten datuak neurtzeko. Gaurko datua Twitter neurtzen berezitutako tresna batetik dator: Topsy. Ospea du, besteak beste, duela gutxi Applek erosi duelako.

Tresna honek, era irekian, aukera ezberdinak ematen ditu: aipamenak neurtu denbora tarte ezberdinak, estekak, argazkiak… eta iturri ezberdinak alderatzea ere. Froga moduan, atzo, Berriaren URL ezberdinak (berria.eus, paperekoa.berria.eus eta beta.berria.eus) azken 30 egunetan zenbat aldiz agertu diren Twitterren neurtu dugu, Topsy tresna erabilita.

BERRIAren estekak Twitterren (otsailak 10-martxoak12), Topsyren arabera.
BERRIAren estekak Twitterren (otsailak 10-martxoak12), Topsyren arabera.

 

Topsyk egindako neurketaren arabera, otsailaren 10tik martxoaren 12ra bitartean, BERRIAren 17.605 esteka partekatu ziren Twitterren (bataz beste, eguneko 586). Esteka gehien zabaldu zen eguna martxoaren 5a izan zen (1.000tik gora), PSOEk PSNri mozio zentsura aurkeztea debekatu zion eguna. Datu hauek erakusten dute BERRIAren edukiak asko zabaltzen direla sare sozialetan, edo beste era batera esanda, BERRIA dela euskarazko iturri informatibo nagusia. Grafikoan, BERRIAren hiru URLak ikusten dira: gehien zabaltzen dira berria.eus-ko edukiak (11.623), gero paperekoak (4.955), eta ondoren otsailaren 26an martxan jarri zen beta bertsiokoak (1.027). Erreferentzia bat izateko, epe berdinean, argia.com eta naiz.info webguneen esteka kopurua neurtu dugu Topsy tresna erabilita. Argiaren kasuan, 7.392 esteka neurtu ditu Topsyk, eta Naizen kasuan 24.293.

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude