Entzun ezazu BERRIA

Webgunearen berritze eta garapen prozesuaren baitan, beta bertsioan aukera berri bat jarri da martxan: albisteak entzuteko aukera. Albisteak konpartitzeko ikonoekin batera bozgorailu baten iruditxoa ere agertzen da. Bertan klikatuz gero, albistea entzun ahal da, ahots sintetiko bat dela medio. Halaber, entzunaldia gelditu eta berriro abiatu daiteke. Ikonoaren azpian, entzun bitartean, marra urdin batek erakusten du zenbat testu irakurri den eta zenbat falta den albiste osoa entzuteko.

Ahots sintetiko hori EHUko Aholab ikerketa taldeak landu du BERRIArekin elkarlanean. Lanketa berezi eta sakona egin du Aholab taldeak, izan ere, lehen aldiz ahots sintetiko bat kazetaritzaren ezaugarri narratiboetara egokitu delako.

Aholab laborategia hizkuntz teknologiekin lotutako arlo guztietan esperientzia zabala duen taldea da, hain zuzen, disziplina anitzeko taldea: mintzamenaren ezagupena, testu-ahots bihurketa, eta ahotsaren bidezko pertsonen ezagupena. Azken urteotan garatutako ikerketa egitasmoen artean euskarazko ahots sintetikoa dago. Testua ahots bihurtzen duen aplikazio informatiko bat garatu du EHUko Aholab taldeak. Aplikazio hori garapen berezi bat izan du testu narratiboak erritmo eta entonazio egokienarekin irakurri ahal izateko.

Tresna berri hau landu eta webgunean txertatzean, Aholab laborategiarekin batera, BERRIAko euskara taldeak eta informatiko eta garatzaile taldeak parte hartu dute. Probatu tresna hau, entzun ezazu BERRIA!

entzun1entzun2

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude