BERRIA.INFO berriturik

 

Aldaketa iritsi da BERRIA.INFO-ra. Diseinu eta egitura berriak martxan daude, beta bertsioa proban izan ondoren. Joan den otsailaren 26an abiatu genuen beta.berria.eus, diseinu eta ikusmolde berri batekin. Denbora honetan, erabiltzaileen iritziak jaso nahi izan  ditugu ordura artekoa hobetzeko eta atal berriak eraikitzen aritu gara. Proba garaiak amaitu eta diseinu berria BERRIAren webgunean txertatzeko unea iritsi da. Horrek ez du esan nahi garapena amaitu denik. Alderantziz. Interneten garapenak, berrikuntzak eta hobekuntzak ez dute etenik.

Hona hemen webgune berrituaren ezaugarri nagusiak:

ESTILO BERRIA

Webguneari estilo berri bat eman nahian, argitasunaren eta sinpletasunaren bila aritu gara, erabilgarriago egiteko asmoz, irakurlea erosoago senti dadin. Espazio gehiago eta atal gutxiago daude diseinu berrituan. Tipografia erakargarriagoa aukeratzen saiatu gara, eta, batez ere, irudiari indar handiagoa emateko ahalegina dago: bereizmen handiagoa, eta ingurune zabalago eta egokiagoa.

SAILAK IKUSGAI (berria)

Azaleko menuak edukiak ikusteko beste aukera bat eskaintzen du. Horretarako atal batzuk sortu dira. Albisteak atalean, Politika, Gizartea, Ekonomia eta Munduko albisteak biltzen dira eta orain bereizita ikus daitezke. Halaber, menu nagusian agertzen diren beste atalak ere ikusgai daude: Iritzia, Kultura, Kirola, Plaza (tartea), eta BerriaTB (atal hau oraindik diseinu zaharrean dago).

EDIZIO JARRAITUA ETA PAPEREKO EDIZIOA, BATERA

Webgunearen azalak egitura berria du. Unean uneko aktualitatea hobeto kontatzeko pentsatua dago, baina bestelako edukiak alboratu gabe. Harmonia berri bat bilatuko da azken ordukoaren eta premia informatiborik gabeko edukien artean. Eguneko eta azken orduko albisteak papereko edizioaren edukiekin uztartuko dira, biak diseinu berarekin, biak eskuragarriago, biak ikusgarriago.

NABIGAZIO ABERASTUA

Albisteak ere egitura estreinatu du, eta nabigatzeko aukera gehiago emango ditu. Albiste jakin bat irakurtzen hasi ondoren, sail bereko albiste gehiago, azaleko albiste nagusiak eta webgunean gehien irakurritako albisteak eskura izango ditu irakurleak. Halaber, gezi baten bidez nabigazio horizontala egin dezake irakurleak, hau da, sail bereko aurreko albistera eta hurrengora joan daiteke.

ALBISTEAK ENTZUNGAI

Aholab loborategiak BERRIArentzat garatutako aplikazio bati esker BERRIA.INFOko albisteak entzun daitezke, bozagoragailuaren ikonoan klik eginez gero.

GAILU MOTA GUZTIETARA EGOKITUA (‘responsive’ diseinua)

Webgunearen diseinu berria responsive gisa eratua dago, hau da, era automatikoan egokitzen da gailuaren tamainara, mahaiko ordenagailua izan, tableta izan edo telefonoa izan. Gorde beta bertsioaren helbidea tableta edo telefonoaren hasierako pantailan, eta gozatu non-nahi eta nolanahi BERRIA irakurtzeaz. Diseinu berriak bestelako esperientzia bat eskainiko dizu azala gainbegiratzeko, edozein albiste edo artikulu irakurtzeko, edo edozein bideo ikusteko.

IRUZKINAK (berria)

Albiste eta artikulu guztietan iruzkinak egiteko aukera egongo da laster. Iruzkinak  Twitter, Facebook edota Google + sare-sozialen kontuekin egin ahal izango dira. Iruzkin bidezko parte-hartze hori moderatua izango da.

BILATZAILE BERRIA (berria)

Bilaketa sistema aldatuko da. Sistema berriak kronologikoki antolatuta erakutsiko ditu emaitzak. Horrez gain, edukiak kategoria ezberdinetan multzokatuta erakutsiko ditu: albisteak, argazkiak, eta bideoak.

BERRIAren webgunearen berritze prozesuak jarraituko du osagai eta funtzionalitate berriekin datozen aste eta hilabeteetan.

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude