Probatu duzu BADOK berria? Zer moduz?

BADOK Berriaren euskal musikaren atariak eraldaketa sakona izan du. Biltegi izatetik aldizkari-bloga-nobedade-emaile eta streaming bidezko musika plataforma izatera pasatu da.

Euskal kantagintza maite dugunontzat aukeraz betetako tresna bilakatu da BADOK. 11.500 euskal kantu inguru eskura eta entzungai jarri ditu. Ordenagailuetarako bertsioan, kantuak klik batez eramaten dira playerrera, gelditu eta berriz hasi, hurrengora eta aurrekora joan, kantuak pilatu, disko osoak kargatu, zerrenda proposamak entzu…

Bilaketa sistema edozein kantari edo kantu bilatzen laguntzeko prestatuta dago. Idatzi ahala bilaketa emaitzen proposamenak eskaintzen ditu, taldeak, diskoak eta kantuak bereiztuz. Musikaraino iristeko bidea erraztu nahian.

Baina BADOK berria tresna den neurrian probatu behar da, ibili beharra dago. Hor azken hitza erabiltzaileek dute. Probatu duzu BADOK musika entzuteko? Zer moduz moldatu zara?

Hamaika mila luze kantu horietatik zati bat zuzenean entzuten da (musikaren iturria BADOK, Bandcamp, SoundCloud edo Youtube denean). Baina zati handiago bat Deezer eta Spotify plataformen bidez iristen da BADOK-era. Kasu hauetan, musika entzuteko doako kontu bat izan behar da plataforma hauetan. Deezer plataformaren kasuan, konturik gabe 30 segunduz entzuten da kantua, baina osorik entzuteko beharrekoa da kontua izatea. Dena den, kontu bat irekitzea Deezer edo Spotify-n azkar eta erraz egiten da, eta doakoa da. Plataforma hauek badituzte ordainpeko premium zerbitzuak ere, baina BADOKen musika entzuteko nahikoa da doako kontua.

Edozein duda edo hobekuntza proposamenik izanez gero, bota lasai. Horrela denon artean hobetuko dugu tresna berri hau.

 

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude