Elkar banatu zure gogoko kantua Badok-en bidez

BADOK atarian 12.000tik gora kantu entzun dezakezu., 12.000 aukera euskal musikaz gozatzeko. Esperientzia hori, nahi baduzu, elkar banatu dezakezu. Zure gogoko kantua, zure azken aurkikuntza edo gomentatu dizutena  elkar banatu dezakezu Twitter eta Facebook sare sozialen bidez. Era erraz batez egin dezakezu BADOK-en bidez. Gustukoa baduzu, ez gorde esperientzia zuretzat bakarrik, zabal ezazu euskal musika.

Adibidez, Ruper Ordorika-ren Zaindu maite duzun hori kantua entzuten ari bazara, eta elkar banatu nahi baduzu, kantu horren lerroan dauden Twitter edo Facebook ikonoetan klik egin eta sare sozialaren lehio bat irekiko zaizu kantuaren izenarekin eta dagokion helbidearekin. Hor zure mezua txertatu ahal izango duzu eta banatu, kantu hori entzun dezaten gonbidatuz. Ondoko irudietan duzu adibide bat.

Adibidea

 

Captura de pantalla 2014-09-08 a la(s) 17.17.35

BADOK ataria euskal musika deskubritu eta gozatzeko tresna bat da. Batetik, aldizkari atal bat du albiste, erreportaje, elkarrizketa, kritika eta blogarien artikuluekin osatua. Bestetik, datu base erraldoi bat da musikari, disko, abesti edo hitzei buruzko informazioa aurkitzeko. Azkenik, musika streaming bidez  entzuteko plataforma bat da. Guztira, ia 400 talde, 2.000 disko inguru, 18.500tik gora kantu daude katalogatuta. Eta 12.000tik gora kantu entzun daitezke BADOK-en.

Musika zure belarrietara eramateko, BADOK-ek beste plataforma digitaletan batzuetan dagoen musika erabiltzen du. Yotube, Bandcamp, edo SoundClouden dagoen musika zuzenean helaraziko dizu BADOK-ek. Baina musika hori Deezer edota Spotify plataformetan badago, entzun ahal izateko kontu bat izan beharko duzu Dezeer-en edo Spotify-n. Ordenagailuan entzuteko, doako kontu batekin nahikoa da. Plataforma hauetan kontu bat zabaltzea oso erraza da.  Deezer-en edo Spotify-ren musika telefono mugikorretan edo tabletetan entzuteko,  aipatutako bi plataformen aplikazioa deskargatu behar da, eta beharrezkoa da premium kontu bat izatea. Informazio gehiago aurkitu dezakezu Nola erabili BADOK atalean.

 

 

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude