BERRIAk egileen profila aktibatu eta sailak birdeseinatu ditu webgunean

Aste honetan bi hobekuntza egin ditu BERRIAk webgunean. Batetik, kazetarien eta, oro har, egileen profila aktibatu du, haien artikuluetara iristeko bidea erraztuz. Bestetik, sailen diseinua moldatu du, argiago izan dadin eta telefono mugikorretan erabilgarriago izan dadin. Aldaketa hauek, etengabeko berrikuntza prozesu baten barruan kokatu behar dira, izan ere, berrikuntza teknologikoak BERRIAk sortzen dituen edukiak hobeto zabaltzeko balio behar baitu.

Egileen profila

Eduki sortzaileak dira BERRIAren zutabe nagusia. Egile bakoitzaren sorkuntza era zuzenean kontsultatu daiteke dagoeneko. Artikuluen egilearen sinadura edota argazkia klikagarriak dira eta haren profilera eramaten dute. Bertan, egileak argitaratutako artikulu guztiak biltzen dira, kronologikoki antolatuta. Halaber, egile bakoitzaren artikuluen artean bilaketa zehatza egiteko aukera indarrean jarri da.

Horrekin batera, egilearen jardura jarraitzeko bi bide eskaintzen dira: artikulugilearen twitter kontua jarraituz, eta BERRIAn argitaratutako artikuluak RSS jario bidez jasoz.

Egilearen profila aktibatu da BERRIAren webgunean.
Egilearen profila aktibatu da BERRIAren webgunean.
Egilearen artikulu guztiak kontsultatu daitezke eta haren jarduera jarraitu ere.
Egilearen artikulu guztiak kontsultatu daitezke eta haren jarduera jarraitu ere.

 

Sailen diseinu berria

Egitura berri bat eman zaio BERRIAren webguneko sailen diseinuari, aurrekoa baino sinpleagoa. Eguneko azken albistea nabarmentzen da, eta gainerakoak bi zutabetan erakusten dira argazkiei garrantzia emanez. Telefono mugikorretan, berriz, albiste guztiak zutabe bakarrean irakurtzen dira, bisualizazioa erraztuz. Diseinuaren ikuspuntutik, beste osagai bat gehitu da: elkarrizketak nabarmenduta agertzen dira, horretarako fondo gris  bat erabiliz. Sailaren diseinu honetan eguneko albisteak erakusten dira, kronologikoki antolatuta, bai papereko edizioarenak bai edizio jarraitukoak.

Diseinu egokitzapenekin batera, sail bakoitzeko iritzi artikuluak eta analisiak gehitu dira. Daudenean, ezkerreko zutabean erakutsiko dira, egileari dagokion profilarekin batera.

Azkenik, funtzionalitate berri bat gehitu da: sailaren hemeroteka. Egutegi baten bidez aurreko egun, hilabete eta urteko hemeroteka kontsultatu daiteke.

sailendiseinuberria-1

Egitura eta funtzionalitate berriak landu dira webguneko sailak birdisenaitzean.
Egitura eta funtzionalitate berriak landu dira webguneko sailak birdisenaitzean.

 

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude