Berri Txarrak taldearen erakarmena

Berri Txarrak taldeak 20 urteko ibilbide luzea du eta hogei kantuz osaturiko lan batekin ospatu nahi du 20. urteurrena. Talde sendoa da eta erakarmen handikoa, joan den udan egindako kontzertu arrakastatsuek argi utzi dutenez. Lan berriaren lehen alea, Etsia, uztailean plazaratu zuen aurrerapen gisa. Bigarren alea, Lemak, aingurak, urriaren 6an kaleratu zuen Badok atariaren bidez.

Bigarren singlea Badok-en  bidez zabaltzea BERRIAren euskal musikaren ataria ezagutarazten laguntzeko keinu bat izan da Berri Txarrak taldearen partetik, oso eskertzekoa. Lemak, aingurak kantuak  oihartzun handia lortu, oso entzuna izan da, eta oso apaitua. Badok-en bidez egindako zabalkundeak bi ondorio argi utzi dituzte: Berri Txarrak taldearen erakarmena eta Badok atariak euskal musika zabaltzeko duen gaitasuna. Horri beste bat gehitu behar zaio: elkarlanaren bidea emankokorra da.

Ondoko grafikoan laburtzen dira Berri Txarrak-en Lemak, aingurak kantuak Badok-en izandako arrakastaren datu nagusiak. Urriaren 6tik 10era, astelehenetik ostiralera, 25.559 aldiz entzun da kantua Badok-en. Entzunaldi gehienak (19.416) urriaren 6an gertatu dira, kaleratzearen egunean. Bistan denez, kantu aurrerapen honek eragin handia izan du Badok atariaren trafikoan, bost egun horietan ikusitako orrialde kopuruak erakusten duenez: guztira 34.219.

Euskal musika sustatzeko jaio, berritu eta garatu da Badok, BERRIAren eskutik. Ea bide horretan eraginkorra suertatzen den.

 

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude