Zure Korrikako argazkiak BERRIAn, Instagramen bidez

Korrika esperientzia ederra da.  Euskararen alde korrika egiteak poza ematen du. Pauso bakoitzak ilusioa eta indarra barreiatzen ditu. Giro bikaina dago Korrikan, edozein dela korrika egiteko unea. Esperientzia hori gorde, kontatu edota partekatzeko modukoa izaten da.

Korrikan argazki bat egiten baduzu (zain, korrikan, izerditan,…) eta Instagram bidez banatzen baduzu, BERRIAren bidez zabaltzeko aukera duzu. Nahikoa da #korrikazuzenean traola erabiltzea irudi hori BERRIAren webgunean azaltzeko.  Parte hartu, banatu zure Korrikako argazkiak Intagramen bidez, eta denon artean argazki galeria ederra osatuko dugu.

Argazkiak #korrikazuzenean traolarekin Instagramera igo ahala agertuko dira BERRIAren webguneak Korrikari eskainitako gune berezian. Bertan, Instagrameko argazkiez gain, karrerako bideoak, lekukoaren mapa (ibilbidearen zein toki zehatzean dagoen jakiteko), zuzeneko telebista emankizuna, albisteak, eta argazki bildumak ere izango dira.

Korrika on

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude