Instagram, #Loraldia jaialdiko argazkien erakusleiho

Gaur arratsaldean hasiko da Loraldia jaialdia Bilbon. Euskal kultura loratzeko jaialdia izango da. Lehen ekitaldia Antton Abadiaren agerraldia izango da. Antzerkia (Aitor Mazo), dantza (Kukai taldea) eta musika (Arkaitz Miner) uztartzen duen ikuskizun bat izango da. Loraldia jaialdiarekin lotutako argazkiek erakusleiho berezi bat izango dute Instagram aplikazioaren bidez. Horretarako, #Loraldia traola erabili behar da. Traol horrekin Instagramen argitaratutako argazkiak BERRIAk Loraldiari buruz egin duen orri berezian agertuz joango dira.

About

View all posts by

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude